Santurtziko San Jorge elizak ekitaldi berezi bat jasoko du ostiral honetatik aurrera, bertan ospatuko baita azaroaren 5era bitartean Abesbatzen Nazioarteko Topaketaren 43. edizioa.
Oraingo honetan, Javier Bustamanteren II. Memoriala ere izango da, Lagun Zaharrak abesbatzako zuzendari izan zenaren omenez. Guztira sei kontzertu izango dira, doakoak eta edukiera bete artekoak. Hitzordua arratsaldeko 20:30ean izango da, datozen hiru asteetan, eta emanaldiak ostiral eta larunbatetan izango dira, honako egutegi honi jarraituz:
- Urriaren 21ean (20:30ean): A.M.C.B. Asociación Música Cámara Bilbao. 20 bokalista eta 20 musikari dituen taldea Daniel Garayren agindupean, eta Ester Hernández biolin bakarlari eta kontzertinoa.
- Urriaren 22an (20:30ean): Coro joven de Gijón taldearen helburua musika korala helduentzat bakarrik dela dioen klixea apurtzea da. Ahots mistoak, 15 neska eta 13 mutilekin, Santi Novoaren zuzendaritzapean eta Pablo Herrero pianistak lagunduta.
- Urriaren 28an (20:30ean): Punkt abesbatza mistoa da, 25 ahotsez osatua, eta Pragako kontserbatorioan sortu zen.
- Urriaren 29an (20:30ean): Adolf Fredriken Nesken Abesbatza Suediako eskolarik zahar, handi eta ospetsueneko umeen abesbatza bikaina da. Korua 11 eta 16 urte bitarteko 40 neskek osatzen dute.
- Azaroaren 4an (20:30ean): Kantu eta organo errezitaldia Alberto Núñez (tenorea) eta Pedro Guallarren eskutik (organista).
- Azaroaren 5ean (20:30ean) Zirzira Ahots Taldea pop musikan oinarrituta dago, gaur egungo moldatzaile onenen eskutik, hala nola, Stefan Wyatt, Kirby Shaw edo Mark Brymer. Egun horretan bertan, anfitrioien txanda izango da, Lagun Zaharrak abesbatzarena, eta bertaratuen gozagarri, “La ruinas del monasterio”, “Itxasoko Errege”, “La lune est norte”, “Quattro cavai che trottano”, “Mendi-gaña” eta “Boga, boga” bezalako abestiak kantatuko dituzte.