Pandemiaren eragina atzean utzita, Lea-Artibaiko turismo sektorean hain bereizgarri den Lekeitiok 10.000tik gora bisitari izan ditu uda partean. “Turismo bulegoak udan zehar jaso dituen datuetara jo-tzen badugu, aurten 10.094 bisitari jaso dituela ikus dezakegu, iazko urtean baino utxiago -2021ean 12.405 bisitari izan zituen-”, azaldu dute Udaleko ordezkariek. Udal eraikinak, uda hasi baino arinago martxan jarri zena Gasolindegi zaharrek eraikinean, bisitari andana jaso ditu. “Jaitsiera ohikoa izaten ari da azken urteotan eta pandemiaren ondoren ere nabarmentzen joan da”, laburbildu dute egoeraren diganosi modura.

Azken urteetan turismoaren digitalizazioa bultzatu da, turismo bulegoek arreta fisikoaz gain, arreta digitala ere” eskaintzen dutelarik. “Digitalizazioaren indartzearekin batera bisitari eta turistek informazioa lekeitioturismo.eus bezalako plataformen bidez eskuratzen dute haien mugikor edo ordenagailuetan, turismo bulegoak gauza zehatzagoetarako erabiliz”. Diotenez, “salbuespen horien artean itsasargia aurkitzen da, honek esperientzia berezia eskaintzen baitu”. Lekeitioko baliabide turistiko esanguratsuenetako bat izaten jarraitzen du eraikinak eta guztira 1.498 erabiltzaile jaso zituen ekainean, uztailean eta abuztuan zehar.

Hurbileko bisitarien bila Turismoa urte osoko kontua bilakatu nahi du Lekeitioko Udalak, ez bakarrik uda partekoa. Eta horretarako, eskaintza luzate aldera esfortsu berezia egiten ari dira, bisitariak udazkenean ere jasotzeko. “Espazio esanguratsuenak balioan jarri” nahi dituzte eta horien artean bidegorria edo GR-38 ardoaren eta arrainaren ibilbidea, Garraitz irla edota alde zaharra agertzen dira. “Baina gehiago ere baditugu. Lekeitio eta bere inguruek asteburua igarotzeko aukera anitzak aurkezten dituzte. Herria ezagutzeko, turismo bulego berriak eskaintzen dituen bisita gidatuak egin ditzakegu. Lekeitioren inguruko informazioa guztia lekeitioturismo.eus orrialdean izango duzue”. Turismo baliabideak indartuz, hurbileko bisitariengana jotzea dute jomuga. “Bisitariak erakartzeko kanpaina baten bidez” egingo dute, “batez ere EAE eta Nafarroatik datozenei bideratuta. Garai honetan asteburuko planak dira nagusi”, eta horixe da Lekeitiok bisitariei eskaintzen diena.