Larunbat eta igande honetan, urriak 8 eta 9, 2 urtetik 6 urtera bitarteko umeei bideratutako 'Muna' izeneko antzezlanaren bi funtzio eskainiko dira Durangoko San Agustín Kulturgunean. Hitzordu biak arratsaldeko 18.00etan hasiko dira, eta 45 minutuko iraupena izango dute, batik bat. Sarrerak salgai daude dagoeneko, lau euroko prezioan.
Clown teknika garaikidea baliatzen du hitzik gabeko antzezlan samur hau sortzeko. Oholtzan Cecilia Paganini “Muna” parkeko bizilagunari bizia emanez eta Txefo Rodriguez zuzenean musika joaz. Zuzendari legez Gorka Ganso aritu da.
Sinopsiak hala dio: “Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte”.
Koronabirusaren pandemiak herriko ekosistema kulturalean sortu zuen krisiari aurre egiteko asmoarekin, Durangoko Udalak ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ bekak sustatu zituen 2021ean. Guztira, 95.000 euro banatu ziren herriko 16 proiektu kulturaletara bideratuta. Ganso&CIAren antzezlan honek 16 beketako bat jaso du.
“Ganso & Cia” konpainiaren bederatzigarren lana da, lehena, baina, bereziki hain ume txikiei zuzendutakoa. Aurreko lanak bezala MUNA ere Durangoko San Agustin Kultur Gunean sortu da, bertan baitu egoitza artistikoa Ganso & Cia konpainiak.
Informazio gehiago behar izatekotan, Durangoko Udalak bi bide eskaintzen ditu. Alde batetik, posta elektronikoaren bidez sanagustin@durango.eus helbidean, eta bestetik, 94 603 00 21 telefono zenbakian.