Dena da prest biharkoan Markina-Xemeingo txoko guztiak alaitasunez beteko dituen Lea-Artibaiko Urriko Azoka Nagusia ospatzeko. Osasun egoerak baldintzatuta azken urten bietan, urteroko hitzordu “indarberrituta dator, berriz ere eskualdeko produktu, ekoizle, abeltzain eta gastronomiaren erakusleiho izateko asmoz”. Inguruko baserrietako hainbat produktu zuzenean erosteko aukera egongo da ekoizleen eskutik, “besteak beste barazkiak, frutak, gaztak, eztia, baserriko ogi eta gozoak, sagardoa, txerrikiak, ahatekiak, ardoa, txakolina eta barazki-kontserbak”.

Guztira 36 ekoizle egongo dira azokan. Helburua argia da: zuzeneko salmentan eragitea, bertoko produktuak bertoko kontsumi-tzaileentzat eskuragarri jarriz. Eta erreztasunak emango dituzte. “Aurreko edizioetan bezala, doako kontsigna-zerbitzua eskainiko zaie Markina-Xemeinera gertura-tzen direnei. Erosketak egin ondoren, azokaz gozatzeko aukera izango dute, erosketez arduratu gabe”. Bestetik, animalien lehiaketa izango da, “Euskal Herriko arrazetako abereak bertatik bertara ikusteko aukera” izango den.

“Horrez gain, azokaren hainbat gunetan artisau produktuak eta baserri tresnak ere egongo dira erakusgai eta salgai. Aurreratu dutenez, azoka 10:00etatik 15:00ak arte egongo da zabalik eta adin guztiei zuzendutako hainbat ekintza antolatu dira.