Koronabirusaren pandemiak aurreko bi edizioak baldintzatu ostean, Getxoko Komiko Azokak normaltasuna berreskuratuko du datorren asteburuan. Hala, irailaren 30etik 2ra bitartean, ekimen honen edizio berria ospatuko da bi gunetan: alde batetik, Aretoko merkataritza-gunean, eta bestetik, aldiz, programatutako hainbat ekintzetan. Antolatzaileek espero dute pandemia aurreko edizioek izandako arrakasta errepikatu ahal izatea.

Aurkezpenean, Irantzu Uriarte Getxoko Kultur Etxeko presidenteak adierazi du ‘oso pozgarria dela ekimen hau aurrera eramaten jarraitzea, sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetako bat izan baita Euskadin zein kanpoan. Azokaren merkataritza-esparrua, Areetako Geltokia plaza, aldatu egingo da oraingo honetan, bertan egiten diren obrak direla eta. Horrela, 40 saltokiak hemendik oso gertu dauden bi lekutan banatuko dira: Santa Eugenia plazan, Romoko Ibaiondo kalean.

Borja Crespo azokaren programazio-koordinatzaileak nabarmendu duenez, azokaren eskaintza egungo unera egokitzen eta artearen irakinaldia bistaratzen saiatzen da, komikiaren munduan dauden joera eta mugimendu ezberdinak islatzen dituzten egileak gonbidatuz'. Aurtengo gonbidatuen artean, MAX, Ana Oncina, Émile Bravo, Genie Espinosa, Fernando de Felipe, Núria Tamarit, Agustina Guerrero, Isaac Sánchez, Artur Laperla, Rober Garay, Jaime Martín, Jesús Alonso Iglesias, Susanna Martín eta Sara Morante bezalako sortzaileak nabarmentzen dira. Oraingo honetan, Maxek, Rober Garay idazle bizkaitarrarekin batera, omenduko du azokak, komiki alternatiboaren barruan erreferentziazko pertsona.