Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren, Mesedeetako jaiak berreskuratuko dituzte aurten Balasterak, Campillok eta Castañosek. Jaiak datorren ostiralean, irailak 23, hasiko dira.

Txupinazoa eta DUO TAMANen dantzaldia izango dira, plazan poztasunak eta parrandak oso berandura arte irauteko. Gainera, Patataren dantzak gaua alaituko du, eta dantzari onenei saria emango zaie.

“Larunbatean (egun nagusia) kalejirari tokatzen zaio, eta nagusiek nahiz txikiek gozatzeko, gaztelu puzgarriak, apar-jaia eta mus-txapelketa izango dira.Gainera, Balasterara Lobos Bikers MG-ren motorrak iritsiko dira. Auzo txiki honek bizilagun handiak ditu, eta asteburu guztian zehar ateak irekiko dizkio entretenimenduari eta dibertsioari ia hogei jarduerari esker”, azaldu du Edu Mena Kultura eta Kirol zinegotziak.

Egitarau osoak larunbat arratsaldean jarraituko du Flatland-en (Guelo Monzón) eskutik bizikletaz egindako akrobazien ikuskizun batekin.

Gainera, arratsaldean Abanto Zierbenako auzo honetara hurbiltzen denak dantzen alardeaz, saiheskiez eta Malatesttaren zuzeneko kontzertuaz gozatu ahal izango du. Larunbateko jardunaldia mozorroen lehiaketarekin eta Raspu zeremonia-maisuaren dantzaldiarekin amaituko da.

“Berriz ere Casa Recreo La Balastera elkarteari eskertu behar diogu bere lan handia. Balasterako jaiak elkarte horri esker itzuli dira bertako biztanleentzat, eta ahalik eta programaziorik onena eskaini diete herritarrei eta bisitariei. Auzitxiki honetan primerako jaiak izatea lortu dute, eta are eta ilusio handiagoaz eta dibertsio nahiz entretenimendu gehiagoz itzuli dira. Hala, guztiontzako gustuko den hitzordu paregabe bihurtu da”, azaldu du Etxebarriak.

Igandean (irailak 25) Balastera auzoan jaiak jarraituko du. Haurrentzako tailerrak, zenbait txapelketa (tutea, igel-toka eta tiragoma) eta meatze-astoan ibilaldiak antolatu dira.

Putxerek berriz hartuko dute auzoa Balasterako hirugarren putxera-lehiaketari esker, hain zuzen, hatzak miazkatzeko hitzordua. Mesedeetako jai hauek bukatzeko harri-zulatzaileen erakustaldia eta herri-kirolak Zulatu Kirol Elkartearen eskutik, txorizo-afaria eta amaierako traka.

Girorik onena ziurtatuta dago Balastera eta bere auzokideekin gozatzeko plan onez beteta dagoen asteburuan. Izan ere, jaietarako irrikan daude.