Santurtzik bat egingo du 'Dendak kalean' ekimenarekin
Aurrekoetan bezala, Santurtzik bat egingo du aurten ere 'Dendak kalean' ekimenarekin. Hala, gaurtik hasita eta datorren larunbatera artea, udalerriko saltokiek kalera aterako dituzte euren produktuak. Ekimen honen helburu nagusia saltokien salmentak handitzea da, produktuak kalean erakargarriagoak baitira erosleentzat. Bizkaiko beste udalerri batzuk ekimen honekin egin dute bat baita ere.
Horrela, dendak ikusgarriago bihurtzen dira, eta errazago eman ditzakete ezagutzera beren produktu guztiak, eta hori lagungarria da Santurtziko bizilagunentzat, ezagutzen ez zituzten saltokiak aurkitzeko aukera izango baitute herriko kaleetan zehar egiten dituzten ibilaldietan.
Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, “Merkatariek eta publikoak asko baloratzen duten ekimena da, gure udalerrian erosteko beste modu bat baita, atseginagoa” adierazi du Juan Andrades Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak prentsaurrekoan.
Aurten, hainbat sektoretako 40 bat saltokik hartuko dute parte, hala nola, moda, osagarriak, oinetakoak, optika, jostailuak eta dekorazioa. Produktu ugari eskainiko dituzte Santurtziko hainbat lekutan: Txitxarra, Mahastieta, Juan XXIII, Itsasalde, Kabiezes, Murrieta. Aste honetan denboraldiko artikuluak prezio onenetan eta berritasun interesgarriak eskainiko dituzte.
Dendak Kalean Santurtziko Udalaren Merkataritzako Bulego Teknikoak Santurtziko merkataritza sektorea bultzatzeko antolatzen dituen ekimenetako bat da. Jarduera honen bigarren edizioa izango da 2022an, otsailean egin zenaren ondoren.
Temas
Más en Bizkaia
-
Simulacro de película en Peñas Negras: Bizkaia despliega bulldozer y helicóptero ante el fuego del cambio climático
-
El buen jazz todo lo refresca
-
Marcando el pulso de Bilbao: así es la Banda Municipal de Txistularis
-
Un operativo de 40 efectivos combatirá los incendios forestales este verano en Bizkaia