Síguenos en redes sociales:

Jaietako balantze oso positiboa egin du Plentziako Udalak

Koronabirusaren pandemiak azken bi edizioak bertan behera uztera behartu ondoren, gogotsu hartu dituzte plentziarrek aurtengo San Antolin jaiak. Hala ere, Udalak jai-egunen balantze oso positiboa egin du.

Udalak festetako sei egunetan bizi izandako giro ona nabarmendu du. Elixabete Uribarri alkateak eskerrak eman nahi izan dizkie plentzitarrei euren jokabideagatik, sail guztietako udal langilee eta Jai Batzordeari, jaiak aurrera ateratzeko egin duten ahaleginagatik, baita tokiko elkarteei antolatutako ekintzengatik ere, guztion ahalegin eta inplikazioari esker jaiez gozatzea posible izan baita.

“Aurtengo sanantolinak giro lasaian igaro dira, normaltasun osoz gozatu ditugu. Giro ona eta parte-hartze handia izan dira nagusi ekitaldietan”, azpimarratu du alkateak. Uribarrik agerian utzi du jaiei normaltasun osoz berriro ekiteak ekarri duen poza herrian. “Plentzitarrak izan dira festetako benetako protagonistak. Emozio handiz ospatu ahal izan ditugu pandemiak azken bi urteetan lapurtu dizkigun jaiak”, adierazi du.

Abuztuaren 30etik irailaren 4ra arte, adin guztiei zuzendutako ehun jarduera baino gehiago egin dira, eta guztiak giro ederrean igaro dira. Askotariko musika-emanaldiak eta herri-dantzaldiak, gastronomia eta mozorro-lehiaketak, txikientzako jarduera ugari, kirolerakustaldiak, nekazaritza-azoka, erromeria, bertso-saioak, bakarrizketak, zezensuzkoa...

Herritarren parte-hartzea izan da nabarmendu beharreko beste aspektuetako bat.Plentzitarrek herriko kaleak hartu dituzte eta gogoz eta ilusioz erantzun diote jai giroari, eta horrek agerian uzten du auzokideen eta bisitarien harrera ona.

Segurtasuna: gorabehera aipagarririk gabe eta sexu-erasoen salaketarik gabe

Alde guztien (Udala, Jai Batzordea, tokiko erakundeak eta herritarrak) koordinazio eta lan onari esker, jaiak normaltasun osoz igaro dira, aparteko gorabeherarik gabe. Plentzitarrek eta beste herri batzuetatik etorritako pertsonek ere aktiboki gozatu eta parte hartu dute programatutako jardueretan.

Aldez aurretik diseinatutako Udaltzaingoaren prebentzio-zerbitzuek, Ertzaintzarekinkoordinatuak, behar bezala funtzionatu dute, eta kirol zein kultura-ekitaldi guztiak, normaltasun osoz ospatu dira. Era berean, Udalak anbulantzia-zerbitzu propioa kontratatu zuen jai-gunea zaintzeko. Zerbitzu hori gauero eman zen 22:00etatik goizaldeko 6:00etara. Parteei dagokienez, artatutako pertsona gehienak ebakiengatik izan ziren, eta Urdulizko Ospitalera ere pertsonaren bat eraman zuten.

Udaltzaingoa 7:00etatik 22:00etara egon da lanean astean zehar, eta 9:00etatik 21:00etara asteburuetan. Hala ere, jai-eremuan zaintza eta laguntza izan da autoritate eskudunen bitartez. Era berean, jai-eremuan segurtasuna bermatzeko, Udalak honako neurri hauek aplikatu ditu:

  • Erasorik gabeko jaiak lortzeko eta Plentziako bizilagunei segurtasun handiagoa eskaintzeko asmoz, gauetan (abuztuaren 30etik irailaren 3ra, biak barne), 1:00etatik 5:00etara funtzionatu duen etxerako laguntza-zerbitzua eskaini da. Guztira 271 pertsonek erabili dute zerbitzua.
  • Udalak anbulantzia-zerbitzu iraunkor bat ere kontratatu du. Zerbitzu hori Astillero ondoan egon da, eta jaietako gau guztietan eman du zerbitzua, 22:00etatik 06:00etara eta irailaren 4an, igandean, 20:00etatik 24:00etara.

Ordena publikoko gorabeherei dagokienez, ez dago ezer aipagarririk; alde horretatik, nabarmendu behar da duela urte askotatik izan den jairik lasaienetakoa izan dela. Gainera, ez dago sexu-erasoagatiko salaketarik.

Beira eta plastikoa birziklatzeko puntu gehiago: itsasadarra eta komun publikoak garbitzea

Kale-garbiketako zerbitzuari atxikitako langileak greba mugagabean dauden arren, Udalak kale-garbiketako zerbitzua indartu du, langile eta makina gehiagorekin.

Dispositibo horrez gain, futbol-zelaian txapazko 6 edukiontzi jarri ziren, eta bertara eraman dira udalerrian bildutako hondakinak. Puntu horretan bereizi dira hondakin plastikoa eta organikoa.

Halaber, abuztuaren 31n, beira biltzeko beste bi edukiontzi jarri ziren (bat BBVAren inguruan eta bestea Astilleron, txosnen gunean). Era berean, abuztuaren 31n, 10 edukiontzi gehiago jarri ziren jai-gunean, eta abuztuaren 30ean, lehenengo jai-eguna, beste edukiontzi bat jarri zen Astilleron Gainera, ingurumen-arlotik, eta edalontziz, botilaz, poltsaz eta gainerako hondakinez betetako itsasadarraren aurreko urteetako irudiak saihesteko xedearekin, aurten Udalak enpresa bat kontratatu da 2022ko San Antolin jaietan itsasadarra garbitzeko. Garbiketa lanak irailaren 2an, 3an eta 4an egin ziren, 8:00etatik 13:00etara. Bi txalupa erabili ziren, bakoitzean 2 pertsonarekin, eta hondakinak salabardoekin bildu dira. Hiru egunetan 350 kg hondakin inguru bildu dira, gehienak plastikoak. Udalak eskerrak eman nahi dizkie EKPri eta BIDEZAINi ekintza honekin laguntzeagatik. Haiek gabe zailagoa izango zen ekimen hau aurrera eramatea.

Komun publikoei dagokienez, gune jendetsuenetan hainbat komun mota jarri dira: Plazatxoan, farmazia aurreko kalean, pasealekuko Ikurriñaren parean, Barrenkaleko aldapan, Elizaren plazan, barraketan, haurrentzako parkean, Astilleron eta BBKren ondoan.

Era berean, Udalak zabalik izan ditu Astilleroko komun publikoak (Kioskoaren azpian), eta honako garbiketa-zerbitzu hau kontratatu da horretarako:

  • Bi garbiketa egunean zehar, urte osoan egiten den bezala, eta garbiketa etengabea 09:00etatik 05:30etara, abuztuaren 30etik (asteartea) irailaren 3ra (larunbata).
  • Irailaren 4an, igandean, Kioskoko komunak 20:00etatik 23:30etara garbiketa zerbitzua izan zuten.