Santurtzik hobekuntzak egin ditu Kabiezes kirolgunean
Inbertsio handia egin du Santurtziko Udalak Kabiezes kirolguneko instalazioak hobetzeko. Guztira, 131.796,43 euroko aurrekontua bideratu egin du Josito pabiloiko kirol anitzeko pista egokitzeko.
Santurtziko Udalak Kabiezes Kirolguneko kirol anitzeko pistaren zoladura berritu du uda honetan, zehazki, «Josito» pabiloian. 1.220 metro koadroko azaleran egindako obrak dira, hormigoizko zolan zeuden akatsei aurre egiteko. Horrela, gainazala erregulatu da mortero autonibelatzaile baten bidez, eta kalteak konpondu dira, ondoren hezetasunaren aurkako hesi bat eta kirol-zoladura bat jartzeko.
“Pista erabiltzen duten klubek helarazi ziguten premia bat zen, eta dirua eskura zegoenez, unea zela ikusi genuen”, adierazi du Aintzane Urkijo alkateak, Danel Bringas Kirol zinegotziarekin batera instalazioak bisitatu dituenak.
Gogoratu behar da duela 15 urte jarri zirela martxan Kabiezesen kirol-instalazio horiek, eta ordutik hona hainbat hobekuntza egin direla, hala nola Gazteak taldearen harmaila eta Peña Athleticentzako aldagelen eraikina sortzea, San Pedro zelaiko soropila aldatzea (Gazteak erabiltzen du) edo aire zabaleko ariketa-makinak instalatzea, Bringasek zehaztu duen bezala.
Kirol-instalazioetako obra horiez gain, udako hilabete hauetan beste hainbat toki hobetzeko lanak egiten ari dira, hala nola Mikel Trueba kiroldegiko pabiloi nagusiko lurra leundu eta bernizatzea, Peña Athleticek erabiltzen duen Benjamín Martínez zelaiko soropila aldatzea, zelai horretarako irisgarritasuna erraztea, Josito kantxako sarbideetako filtrazioak konpontzea, eta Mikel Truebako barruko igerilekuak hobetzea. Azken horiek datozen asteetan hasiko dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio