Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu berri bat bultzatuko du Muskizko Udalak
Herritarren bizi-kalitatea hobetzea izango da Muskizko Udalaren erronka nagusienetariko bat. Hori dela eta, Laguntza Teknikoen Banku Solidario bat erabiliko du, laguntza teknikoen mailegu sozialeko zerbitzua ezarri eta kudeatzeko. Proiektu hau Bultzatu Fundazioarekin elkarlanean sortuko du Udalak.
Hitzarmen honen helburua da mendekotasuna duten edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ongizatea eta autonomia sustatzea, beren erosahalmena kontuan izan gabe.
Laguntza teknikoak herritarrei eguneroko bizitzako zereginak eta/edo zaintza-lanak egitea errazten dieten artikuluak dira; batzuk ez dira oso ezagunak, baina horiek behar dituztenen bizibaldintzak nabarmen hobetu ditzakete. Artikuluren bat maileguan hartu nahi duten herritarrek udaletxeko Gizarte Ekintzako Sailaren bidez eskatu beharko dute.
Udaleko LTBak zerbitzu integrala eskaintzen du. Lehenik eta behin etxera bisita egiten da, edo elkarrizketa egiten da terapeuta okupazional batekin, behar diren produktuak zehazteko eta erabiltzaileari egoki erabiltzeko aholkuak emateko. Ondoren, etxean instalatuko da edo erabiltzaileari emango zaio, eta, amaitzeko, beharrezko mantentze-lana egingo da edo, gehiago behar ez denean, produktua kendu egingo da. Maileguak familia guztientzako interesgarriak dira oso azkar ematen direlako, baina bereziki sektore zaurgarrienetakoentzat edo beren egoera ekonomiko-sozialagatik produktu horiek lortzeko zailtasun gehiago dituzten pertsonentzat daude pentsatuta. Ekimen hau martxan jartzearen helburua da, udalerriko bizilagunak behar duten artikulurik gabe ez gelditzea baliabiderik ez izateagatik. Artikulu horiek, besteak beste, ohe artikulatuak, garabiak, gurpil-aulkiak edo taka-takak dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo