Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi edizioak murrizketekin ospatu behar izan ondoren, hemen da Mendi Martxaren laugarren edizioa. Etxebarri con Siria elkarteak antolatutako ekimen honek formatu berritua estreinatuko du aurten.
Lehen edizioak erabat arrakastatsuak izan ziren. Aurreikusi baino parte-hartzaile gehiago egon zen, eta ondorioz urte bakoitzean 4.000 euro inguru bildu izan ziren, Grezian errefuxiatutako pertsonei bideratu zirenak laguntza humanitario gisa.
Aurten antolakuntzak arrakasta errepikatzea espero du irailaren 11an berriz egingo den Mendi Martxarekin.
Udalerriko ibilbide osasuntsuak aprobetxatuz, bi ibilbide antolatu dira herritik Ganguren mendira joan-etorria egiteko.
Ibilbide motza, 8 km inguruko eta egokia 4 urte baino gehiagoko umeak dituzten familientzat izango da. Udaletxetik hasita, Kortatxikietara igoko da, bertan kokatuko da lehen zuzkidura-gunea. Parte-hartzaileei fruta eta edaria banatuko zaie bertan.
Ibilbide luzea, 17km-takoa. Ganguren mendira igoko da, Elorritxuetaraino (El Vivero) eta Aranzelaiko urtegira jaitsiko da, Kukullagako parketik irteera punturaino itzuliko delarik. Ibilbide hau oinez edo korrika burutu ahal izango da, horretarako modalitate bakoitzerako parte-hartzaileek izen-ematea egin ahal izango dute.
Mendi Martxaren antolakuntzarako, Etxebarri con Siria elkarteak laguntza eta babesak eskatu eta lortu ditu: Kaiku, Forum, Cafés Baqué, Eroski, El Correo, Metro Bilbao…
Izena-ematearen kostua 10 eurokoa da, eta 8 urtetik beherakoek doan izango dute. Elkarte antolatzailea arduratuko da Ukrainiako eta Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan biltzen diren pertsonei helarazten jasotako diru kopurua. Hori dela eta, edozein laguntza gehigarri ondo etorria izango da. Horretarako elkartasun-dortsalak erosi ahal izango dira.
Izena emateko epea irekita dago Rock The Sport plataformaren bidez. Hala ere, irailaren 11an bertan 9:00etatik 10:00etara izena eman ahal izango da, lekurik baldin balego. Mendi Martxa 10:00etan hasiko da Udaletxeko plazan. Heldutakoan parte-hartzaileek hirugiharra eta pintxoak jan ahal izango dituzte.