Dena prest Muskizen ikasturtea hasteko
Ostegun honetan, irailak 8, hasiera emango zaio ofizialki 2022/2023 ikasturteari Euskadin, eta Muskizko Udalak uda aprobetxatu egin du herriko ikastetxeetan hobekuntzak egiteko. Guztira, Udalaren Hezkuntza Sailak 40.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du ikastetxe publikoetan mantentze-lanak egiteko.
Cantarrana Eskolaren kasuan, hobekuntza nabarmena egin da Haur Hezkuntzako eraikinean, eta egungo teknikekin bat datorren itxura modernoagoa eman zaio. Jantokiak ere itxura berria du margotu ostean. Gainera, dirulaguntzei esker hiru karpa txiki erosi dira haurrentzat, 13.340 euroko zenbatekoan.
Bestalde, IES MUSKIZ BHIn ere gune ezberdinak eta ikasgelak margotu dira, eta aldaketa txikiak egin dira, hala nola, hainbat entxufe aldatu dira. Gainera, karpa handi bat erosi da aurrealdeko patiorako, 56.000 euroko dirulaguntzei esker. Horrez gain, aipatzekoa da Cantarrana Eskolan eta MUSKIZ BHIn eraikin nagusiko estalkiak eta askak konpondu direla.
Amaitzeko, Muskizko Ikastolan mantentze-lanak, batez ere, eraikinaren barnean eta ikasgeletan egin dira. Dirulaguntzen bidez irisgarritasuna hobetu da (7.960 euro), eta sarrerako atetik ikastetxera doan sarbidea hobetu da, lurzorua uniformeago geratzeko hormigoi inprimatuzko azpiharria jarri baita. Gainera, karpan olanak jarriko dira. Ikastolan oraindik dirulaguntzen bidez bosgarren obra bat egin behar da, eta Hezkuntza Sailetik aztertzen ari dira ikasturte honetan zehar egin ahal izateko. Obra horren bidez Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikineko fatxada aldatu nahi da, 31.599 euroko aurrekontuarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri será este fin de semana el mayor escaparate de las danzas autóctonas
-
Mundaka homenajea a vecinos fusilados en la Guerra Civil
-
Gernika-Lumo fija cita mensual para renovar el DNI y el pasaporte sin desplazarse a partir de octubre
-
Abierto el plazo de inscripción para el taller de teatro en Bermeo