Gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden 22 pertsona laneratuko ditu Abanto Zierbenak
Gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden 22 pertsona laneratu egingo ditu Abanto Zierbenako Udalak, Enplegu eta Garapen Ekonomikoko arloaren bitartez.
Lanbidek finantzatutako programa integral bat da, prestakuntza- eta enplegu-ibilbide mistoa garatzen duena; hala, parte-hartzaile guztiek programaren esparruko prestakuntza jasoko dute eta kontratazio-faseaneskuratutako gaitasunak garatuko dituzte. Kontratuak 6 hilabeteko iraupena du, lanaldiaren % 75, eta parte-hartzaileak prestakuntza hasten denetik egongo dira kontratatuta.
Programaren izaera integrala indartu egiten da prestakuntzaren ondorengaratuko duen lan-orientazio indibidualizatuarekin, lan-merkatu arruntean sartzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonak sustatzeko eta motibatzeko helburu orokorrarekin.
Programak 357.368 euroko aurrekontua du guztira, eta horietatik 49.783€ udal-funtsekin zuzenean finantzatuta daude, eta DBEren titularrentzat edo onuradunentzat, iraupen luzeko langabeentzat edo kualifikazio txikiko langabeentzat dira, hau da, DBHn graduatuentzat edo baliokideentzat.
Maitana Martínez Goiri Enplegu eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi du “ezinbestekoa dela guztiontzat aukera-berdintasuna ahalbidetuko duten eta kalitatezko enplegua sustatuko duten politikak garatzea”. Programa honek “mesede egingo die lan-merkatuan sartzeko zailena dutenei eta babestu behar ditugunei”.
Next Generation funtsak
Kontratazio-kanpaina hau kolektibo ahulenei zuzendutako Lanbideren programaren barruan dago, Next GenerationEU Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.