Etxebarriko Udalak irisgarritasuna hobetuko du Santa Ana kalean, igogailu bat instalatuz. Lanak dagoeneko hasi dira.

Telefonicarena den kanalizazio horretan telekomunikazio operadore ezberdinen kableak zeuden. Kable horien mugimendua eta manipulazioa, instalazio horiek abonatuei begira telefono eta datu-zerbitzuetan duten garrantzi eta eraginagatik, zerbitzua ematen duten konpainiek edo eurek horretarako kontratatutako enpresek baino ezin dituzte egin.

Duela gutxi amaitu dira linea horiek ordezkatzeko egin behar izan dituzten lanak, igogailu berriaren zuloak hartuko duen gunean kokatuta zeudenak. Horrek Santa Ana kaleko irisgarritasuna hobetzeko obrak berriro martxan jartzea ahalbidetzen du.

Telefonicak bertatik igarotzen ziren kableak birdimentsionatzeko aprobetxatu du trazadura-aldaketa hau, eta horrek euren sarearen zati hori berriro ere diseinatu behar izatera eraman ditu, eta lehen zegoen kablea baino beste handiago bat hornitzera. Azkenean, eta soilik Telefonikarentzat, zuntz optikozko 3 kable eta kobrezko 909 pareko beste bat instalatu dute.

Telefonikaz gain euren kableak aldatu behar izan dituzte Orange, DIGI eta Vodafonek ere.

Garbigune mugikorra Etxebarrin

Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Horra hor Garbigune mugikorren helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea.

Sei edukiontzi ibiltari egongo dira ekimen honi atxikitako udalerrietan. Edukiontzi ibiltari horiek etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.​

Etxebarrin, gabigune mugikorra Udaletxeko plazan kokatuko da abuztuaren 24tik irailaren 7ra arte.