Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta bertako Arteskolak aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatu du lehenegoz igande honetan. Ekitaldien ardatza “Foruen Plazan izango da, udaletxearen eta Kultur Etxearen aurrean”. 18 urteko sortzaileek parte hartu ahal izango dute, beti ere udalerriko hiri-paisaiak gai nagusi izanda –paisaia orokorrean, txoko tipikoak, monumentuak, jendea...– eta antolakuntzak ezarritako teknikak erabilita –olioa eta akrilikoa, mihise eta akuarelaren gainean, edo teknika mistoak, paper gainean–. Sariak potoloak izango dira. Irabazleak 1.000 euro poltsikoratuko ditu; bigarrenak, 600 euro; eta hirugarrenak, berriz, 400 euro. Azkenik, eta gernikarren parte hartzea sustatzeko, herritarren artista baten obrarik onenak ere saria izango du, 300 eurokoa.

Igandeko lehiaketarako, antolatzaileek aldez aurretiko izena ematea gomendatu dute. “Horretarako, Kultur Etxearen webgunean –www.kulturagernika-lumo.eus– edo zuzenean bertako bulegoetan eman beharko dute izena” lehiaketan aritu nahi dutenek. “Lehiaketaren egunean bertan ere inskriba daitezke zuzendaritzako karpan, baina, antolaketa-arrazoiak direla eta, hobe da lehenago egitea”, diotenez. bestetik, partaide bakoitzeko “obra bakarra” onartuko dela ziurtatu dute. Oinarriei dagozkienez, “obra egiteko argazkirik onartuko ez dela” zehaztu dute, “ezta lehiaketaren eguna baino lehenagoko apunterik ere”.

Aire zabaleko pintura-lehiaketari goizean goiz emango zaio hasiera. “Lehiaketan parte har-tzen dutenek euskarria ekarri beharreko” dute, “bai eta obra egiteko behar diren gainerako tresnak ere. Euskarri zuri hori lehiaketaren egunean bertan zigilatuko da, 9:00etatik 10:00etara”. Bestetik, “parte-hartzaile bakoitzak NANa, gidabaimena edo pasaportea aurkeztu beharko ditu, eta 20 euroko kuota ordaindu beharko du izena ematean”.

“Lehiaketa 10:00etan hasiko da eta 14:30ak arte luzatuko da”, diotenez. Obrak Foruen plazako karpan jarriko dira, a”stoen gainean, epaimahaiak azter ditzan eta, ondoren, jendeari erakusteko”. Epaimahaiaren erabakia 15:00etatik aurrera emango dela jakinarazi dute, “aipatutako karpan, bertaratutako publikoaren aurrean”. Azkenik, obrak ikusgai egongo dira lehiaketaren eguneko 21:00ak arte. Parte-hartzaile guztiek opari txiki bat jasoko dute, hiribilduaren oroigarri. –

Oinarriak

Teknika

Ezberdinak. Partaideek teknika ezberdinak erabili ahal izango dituzte: olioa eta akrilikoa, mihise eta akuarelaren gainean, edo teknika mistoak, paper gainean . 20 euroko kuota ordaindu beharko dute partaideek izena ematean.

Euskarria

Partaideen esku. Igandean ospatuko den aire zabaleko Gernika-Lumoko lehen margo lehiaketan parte hartzen dutenek ekarri beharko dute euskarria, “bai eta obra egiteko behar diren gainerako tresnak ere. Euskarri zuri hori lehiaketaren egunean bertan zigilatuko da”, antolakuntzatik zehaztu dutenaren arabera .