6 milioi euroko aurrezki garbiarekin itxi zuen Getxok aurreko ekitaldia
Getxoko Udalak sei milioi euroko aurrezki garbiarekin itxi egin zuen aurreko ekitaldia, hau da, 2021ekoa, Diruzaintzako zinegotzi den Ignazio Uriartek joan den ostegunean, uztailak 28, ospatutako ohiko osoko bilkuran azaldu zuen bezala.
Osoko bilkuran aurtengo kontu orokorra onetsi da EAJ/PNV eta PSE-EE taldeen aldeko botoekin, PPren aurkako botoekin, eta EH-Bildu nahiz Elkarrekin Podemos taldeen abstentzioekin. Hauxe nabarmendu du Uriartek: "udalak aurrezki garbia sortzeko gaitasuna du, horren bidez udal-azpiegiturak hobetzeko inbertsioak finantzatzen jarraitzeko, herritarren mugikortasuna geroz eta jasangarriagoa izan dadin eta udalaren energia- nahiz ur-kontsumoa urtetik urtera eraginkorragoa izan dadin”.
Erakunde autonomoei dagokienez, Udal Egoitzak % 7,12 handitu zuen gastua 2020. urtearekin alderatuta, eta egoitzako langileen gastuak (inbertsioa) % 9,14 igo ziren. “Pandemiak eta pandemiako olatu bakoitzean egondako kutsatzeen bilakaeraren arabera mugikortasunari nahiz elkarrekintza sozialari lotutako murrizketek markatutako urtea izan zen. Osasuna zaintzearen aldeko erabateko apustua egin genuen, batez ere talderik zaurgarriena babesteko —Udal Egoitzan bizi diren pertsonak, alegia—, eta kontuak horren erakusgarri dira", gehitu du Uriartek.
Bestalde, Kultur Etxearen gastuak % 36ko gehikuntza izan zuen, Getxon sortutako, pentsatutako, ekoitzitako, kontsumitutako edo gozatutako inbertsioaren ondorioz, eta Getxoko kirol-jardueraren eskaintza guztia suspertzeko urtea ere izan zen.
PPk hauxe adierazi du: “2021eko kontuek erakutsi dute EAJ ez dela aurrekontua egikaritzeko gai. Getxon dauden beharrizan guztiak aintzat hartuta, gobernuak ia 34 milioi euro ditu soberan; diru hori zergadunen poltsikotik ateratzen da eta, besteak beste, honako hauetan inbertitu ahalko lirateke: gizarte-laguntzako etxebizitza eta gazteentzako alokairuko etxebizitzak; merkataritza, itxi ez dadin; turismoaren sustapena; herritarrentzako gizarte-prestazioak; aparkalekuak Areetan, etab.".
Amaitzeko, hauxe esan du udal-gobernuak: "zergarik gabeko kontuak ditugu eta finantza-oreka daukagu getxoztarren erronkei eta beharrizan sozio-ekonomikoei aurre egin ahal izateko".
Mozioak
Mozioen kapituluan, testigantza-izaerarekin, sei onetsi dira. Aho batez onetsi da Elkarrekin-Podemos taldearen mozio bat, udal-gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE taldeek osatutakoak) transakzionatu duena. Horren bidez, hauxe eskatu dute: animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza eguneratzeko, 9/2022 Lege Autonomiko berrira egokitu dadin (horretarako, 2023ko arauzko egutegian sartuko da); urteko aurrekontu-kreditua mantentzeko, animalien harrapaketa, antzutzea, markaketa eta itzulera barne hartzen dituen HAMI proiektuarekin jarraitze aldera, boluntarioekin eta erakunde animalistekin lankidetzan; eta administrazio-akreditaziorako protokolo bat egiteko, kolonia horiek zaindu eta elikatu nahi dituztenak, udalarekin modu ofizial, ordenatu eta koordinatuan egin ahal izan dezaten, betiere aipatutako legea betez.
Era berean, ontzat eman da Elkarrekin-Podemos taldearen beste testu bat, udal-gobernuak ere transakzionatu duena. Horren bidez, hauxe eskatu dute: merkataritza-elkarteei proposatzeko, xede horretarako gaitutako espazioetan —esate baterako, Enpresen Kontsulta Foroan— eztabaidatu eta aztertu dadin Getxo Modako hurrengo lehiaketetan programaren zati bat dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izatea, eta proposamena lehiaketako antolakuntzari nahiz dibertsitate funtzionala duten kolektiboei helarazteko, euren kezkak, eskaerak eta beharrizanak aintzat hartu ditzaten.
Halaber, Elkarrekin-Podemos taldearen beste mozio bat onetsi da. Horren bidez, eskatu dute Energia Aholkularitzako Bulego bat sortzeko. Bulego horrek Getxoko herritarrei eta enpresaburuei etxeetan eta egunerokotasunean trantsizio energetikoa eta ekologikoa egikaritzeko tresna baliagarriak eskuratzeko laguntza emango die. Horretarako, doako hainbat zerbitzu eskainiko die, eta koordinazioan eta lankidetzan arituko da energia-trantsizioan eta -aurrezpenean parte hartzen duten eragileekin.
Osoko bilkura honetan, PPren bi mozio onetsi dira. Batetik, eskatu dute urte osoan zehar udal-ordainagiriak helbideratu ahal izateko zerbitzu arina eta praktikoa instalatzeko, aurrez aurrekoa nahiz telematikoa; horren harira, udal-gobernuak adierazi du aurreikusita dagoela neurri hori ezartzea. Bestetik, eskatu dute udal-inbentarioaren parte diren ondasun historiko-artistikoak mantentzeko lanak hobetzeko neurriak hartzeko, hala nola ondasun horietan identifikazio-plakak jartzea.
Horrez gain, ontzat eman da EH-Bildu taldeak aurkeztutako testua, adinekoei zuzendutako estimulazio kognitiboko tailerren eskaintza handitzeari buruzkoa.
Ekaineko Osoko Bilkuran gertatu zen bezala, Romoko Ibar Nagusien Etxea Elkarteko ordezkariek eten dute Osoko Bilkura, okupatzen dituzten Lope de Vegako eraikinak eraistearen aurka baitaude. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak Belaunaldien arteko Zentro bat eraikitzea planteatu dute, mendekotasuna duten adinekoentzako 100 egoitza-plazarekin eta gazteentzako alokairuko 40 apartamenturekin. Azkenean, Udaltzainek atera dituzte elkarteko kideak udalbatza-aretotik.
Jendearen eskariei eta galderei dagokienez, Andra Mari Gure Lurra auzo-elkartekoek parte hartu dute, ohikoa denez, HAPO-Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrean dituzten interesak defendatzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Iurreta aprueba de manera inicial el PGOU y lo dará a conocer el martes
-
El zaldibartarra Pello Zabarte gana el certamen de jóvenes investigadores
-
Las rutas por Busturialdea que nos permiten descubrir nuestra historia
-
Guillermo Buces, presidente de Cebek: "En este momento de incertidumbre hay que demostrar que somos mejores"