Durangoko Udalak, Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatuko ditu uda sasoirako, durangar herritarrek eta atzerritarrek herriko kulturaz ikasi ahal dezaten. Hiru bisita gidatu sailkatu egingo dira: Durango Zuri Beltzean. Nola ikusten duzu estetoskopioarekin?, Durangoko Andra Mariak hitz egingo balu... eta Heriotzaren kultura. Erreserba guztiak Durangoko Turismo Bulegoan egin beharko dira.

DURANGO ZURI BELTZEAN. NOLA IKUSTEN DUZU ESTETOSKOPIOAREKIN?

Bisita gidatu honetan, hiribilduak historiako hainbat unetan izandako garapenak kontatuko dira. Antzinako irudi batzuen bidez, hartu zituzten puntu beretik, gertatutako aldaketak ikusiko ahal dira. Santa Ana plaza, Udaletxea, Ezkurdi plaza, Andra Mari Basilika eta Kurutziaga kalea. Plaza mugatuak dira eta elkartzeko lekua Turismo Bulegoan izango da (Kurutziaga, 38).

UZTAILAK 23

  • 16:30-18.30 gazteleraz
  • 18:30 - 20:00 euskera

ABUZTUAK 28

  • 10:00-11:30 euskeraz
  • 12:00 - 13:30 gazteleraz

DURANGOKO ANDRA MARIAK HITZ EGINGO BALU...

Andra Marik Kultur Intereseko Ondasun kategoria du, eta Euskal Herriko obra handienetakoa da. Bisitak Uribarriko Andra Mariren basilikan, kaperetan, ganbaratxoan, museoan eta koroan izango dira. Elkartzeko lekua: Andra Maria Basilikaren ate nagusian izango da.

UZTAILAK 9

  • 16:30-18.00 euskeraz
  • 18:30 - 20:00 gazteleraz

IRAILAK 3

  • 16:30 - 18:00 euskeraz
  • 18:30 - 20:00 gazteleraz

HERIOTZAREN KULTURA

Bisita gidatu honekin, Euskal Herriko heriotzari lotutako errituak eta ohiturak ezagutuko dira. Ikusiko da, historia aldatu ahala, erritu eta ohitura horiek aldatzen joan direla, bai hilerrien kokapena, bai hildakoak lurperatzeko eta agurtzeko modua. Kanposantuaren eta hilerriaren arteko aldea ere ezagutuko dira. Bisitatzeko lekuak Tabirako San Pedro eliza eta inguruak, Durangoko kanposantua, zehazki, izango dira. Elkartzeko lekua Turismo Bulegoan (Kurutziaga, 38) izango da, plaza mugatuekin erreserba egiteko.

UZTAILAK 17

  • 10:00 - 11:30 euskeraz
  • 12:00 - 13:30 gazteleraz