- Urteetan zehar Lekeitioren izena zabaltzen laguntzeagatik eta azken hilabeteotan izandako lorpenak aitortzeko asmoz, Miren Agur Meabe Plaza Lekeitioko Ohorezko Herritar eta Alaba Kutun izendatu berri du Udalak.

Azken hilabeteetan ahoz aho ari da idazlearen izena komunikabideetan. Poesia Sari Nazionala irabazi zuen iaz Nola gorde errautsa kolkoan liburuarekin. Bestetik, Euskaltzaindiaren euskaltzain oso ere izendatu dute. Ekainaren amaieran, San Pedro jaiak aprobetxatuz, egingo dute izendapenaren ekitaldia. "Berau emandako hirugarrena da, emakume bati ematen zaion lehena. Aurretik Jose Miguel Barandiaran (1989) antropologo, etnografo eta apaizak eta Victor San Miguel (1990) Kuwait-eko apezpiku lekittarrak jaso zuten.