“Memoria inklusibo” bati eutsi beharra dagoelako, “bonbardaketa ez eze beste hainbat kontakizun aintzat dituen” memoriari, Pipergorri elkarteak Gernika-Lumoko Gerra-Presoen Ospitale Militarra zarratu zeneko LXXXII. urteurrenarena oroitzeko ekimenak aurkeztu zituen atzo. Zalloko hilerrian ekainaren 3an 17:00etan egingo duten ekitaldiaz gain, pelikula baten proiekzioa eta bi solasaldia eskainiko dituzte. Orain gutxi aurkeztu duten liburuaz gain, 500 ale banatera heldu dena, omenaldi honekin gaur egun insitututoa jaso-tzen duen eraikin zaharrean hildako 1938 eta 1940 urteen artean 269 hildakoak izango dituzte gogoan. “Erakunde publikoez aparte, ekainaren 3an senitartekoak ere gurekin izango ditugu”, diotenez.
“Jakin badakizkigu 1937ko apirilaren 26an bombardaketan gertatu zirenak. Baina urte haietan hainbat izan ziren gertakari lazgarriak. Errepresioa, susilamenduak, berreraiki-tzea eta beste hainbat eta hainbat gertakari, askotan ia isilean geratu direnak”. Hauen artean da gerra-presoen ospitalea. Eta berriki argitaratu duten liburuaren bitartez, bertan jasotakoak ezagutarazi nahi izan dituzte. Argitalpenaklehen atalean batzen du Morir en Gernika ka / Gernikan hil lana du bere baitan, 2003an J.A. Etxaniz eta V. del Palacio Gernikazarra Historia taldekideek egindako ikerketa historikoa. Berraztertua, bigarren atalean Amagoia Lopez de Larruzea eta Iñaki Uribarrena Pipergorri Kultura elkartekideen 269 preso in memoriam lanak behar den moduan (%96an) dokumentatutako hildakoen zerrenda argitara ematen du hildakoen identifikazio zuzena egin ahal izateko, “eta ondoren 269en datu estatistiko orokorrak ere gehitzen dira; horrez gainera”. Ospitalearen gainri buruzko dokumentazioa bildu ostean, bertan hainbat gaitz jota hil zirenen biografiak ere ematen dira.
“Egindako lanaren atalik motiboena, akaso, senitartekoekin izan dugun harremana izan da. Askoek ia orroimenean galdutako istorioak eguneratu dituzte. Hainbat dei jaso ditugu euren eskaer ona emanez. Eta leku askotik, gainera” . Izan ere, Estatu mailako hainbat txokotik etorritakoak ziren ospitalean izan zirenak. Hala dio Lopez de Larruzea Pipergorri elkarteko kideak. “Ekainaren 3an egingo dugun omenaldian hauetariko batzuk gurekin izango ditugu Zallon”, azaltzen du. Omenaldia orain dela bi urte egin nahi izan zuten, baina pandemiak ez du horretarako tarterik utzi. “Oraingoan bai egin ahal izango dugula”, diote. Eta kuriosoena dena, Gernikako gerra-presoen ospitalean hil zen azken pertsonaren urteurrenean izango da, ekainaren 3an. “Benito Fernandez Gonzalez da berau”, konfirmatu dutenez. Ekitaldia ”xumea baina hunkigarria” izango dela aurreratu dute, eta hainbat izango dira parte hartuko dute erakunde eta taldeak.
Hala ere, eta ekitaldi horretaz aparte, beste hiru hitzordu izango dira urteurrena gogoratzeko. Maiatzak 27an, adibidez, Zine Klub elkartekoekin partekatutako zine emanaldia antolatuko dute. Los hijos del hierro dokumentala eskaniko dute, 19:00etan Lizea Antzokian. Bertan izangoda Miguel Muñoz Rubio dokumantalaren koordinatzailea. Eta bi izango dira eskainiko dituzte solasaldiak. Lehena, Kultur Etxean veta arratsaldeko 18:30etan hasita, Carmen Garcia Garcia Oviedoko Unibertsitateko irakaslearen partetik. “Jakin beharra dago gerra-presoen ospitalean hil zirenetatik asko Asturiasekoak zirela”, nabarmendu dutenez. Bigarren hitzordua ekainaren 9an izango da, 18:30etan, EHUko Jon Peche Gonzalezen askutik emango den hitzaldian. Honek Gerra Zibilak eta errepresioak Euskadin izan zuen eragina izango du hizpìde.