Maiatzaren 27ra arte Mungiak Osasunaren alde ekimenaren XVII. Edizioan hartuko du parte. Mungialdeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak osasunarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu. Gainera, aurtengo edizioan, suizidioaren prebentzioa jorratuko duen Osasunaren XI. Jardunaldia nabarmendu behar da. Herritarren artean osasuna sustatzeko hainbat tailer eta jarduera programatu dira. Alde batetik, Bentades Ikastetxeko, Larramendi Ikastolako eta Mungia Institutuko DBHko 1. mailako ikasleek KE BAKO GAZTEAK ekimenaren bederatzigarren sari banaketan hartuko dute parte. Mungialdeko Gurutze Gorriak osasunari eta lehen sorospenei lotutako hainbat tailer eskeiniko dizkie Mungialdeko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Beste alde batetik, maia-tzaren 20an, barikua, elikadura osasungarriari buruzko tailer bat egingo da nerabeentzat Gaztegunean. Gainera, maiatzaren 27an informazino-stand bi jarriko dira Foruen Plazan: batetik, tabakoaren kontsumoa prebenitzeko gune bat eta, bestetik, odoleko glukosa-maila neurtzeko beste bat. Arratsaldean familientzako Tabako Bako Krosa ospatuko da. 24an osasunari buruzko XI. Jardunaldia egingo da Torrebillela Kultur Etxean, eta aurten suizidioaren prebentzioa jorratuko da bertan. Goizeko 9:00etan hasiko da eta bost ordu eta laurden inguru iraungo du. Joan ahal izateko izena eman beharko da, preben-tzioa@mungialde.eus helbidean edo 94 404 77 07/747 414 274 zenbakietara deituta.