Getxok martxan jarriko ditu berriro toponimia-ibilbideak
Getxoko Udalak udalerriko txokoak eta beren izenak hobetu ezagutzeko martxan jarriko ditu berriro toponimia-ibilbideak.
Aurten berritasuna izango da 5 izan beharrean 11 izango direla, ohikoekin batera, Romoko, Areetako eta Neguriko gune berrietatik pasako baitira. Bizarra Lepoan elkartearekin elkarlanean antolatuta, parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte, bi-hiru ordutan. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Gidatutako ibilbide gidatuak doakoak dira eta, herritar orori, ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude. Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- Romo: ekainaren 1ean, 18:30ean. Irteera Ibaiondotik.
- Neguri: maiatzaren 3an, 18:30ean. Irteera Karmengo elizatik.
- Andra Mari (laburra): maiatzaren 7an, 18:30ean. Irteera Andra Mariko elizatik.
- Areeta: maiatzaren 10ean, 18:30ean. Irteera Bizkaia zubitik.
- Andra Mari (kostaldea): maiatzaren 14an, 11:00etan. Irteera jaigunetik.
- Algorta (Satistegi-Usategi): maiatzaren 17an eta ekainaren 18an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
- Portu Zaharra bertsotan: maiatzaren 20an, 20:00etan. Irteera Basagoititik.
- Fadura-Hezeguneak: ekainaren 4an, 10:00etan. Irteera Fadura kiroldegitik.
- Punta Begoña: ekainaren 7an, 18:00etan. Irteera Galerietako atetik.
- Portu Zaharra: ekainaren 9an, 18:30ean. Irteera Basagoititik.
- Alango (kostaldea): ekainaren 14an, 18:30ean. Irteera Satistegi plazatik.
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izenemateak udal webgunean (getxo.toponimia@gmail.com) eta 688 635 350 telefono zenbakian.
Temas
Más en Bizkaia
-
Erik Romero, un bilbaino entre los 30 mejores oradores del mundo
-
El rabo de toro vuelve al concurso gastronómico de Aste Nagusia
-
Basauri intenta evitar el asentamiento de personas sin hogar que duermen en Ariz junto al río
-
Arrigorriaga deja caducar el contrato del servicio de jardinería sin firmar la prórroga