Síguenos en redes sociales:

Bi urteren ostean, bueltan da Arrain Azoka bere ohiko formatuarekin

Maiatzaren 20tik 22ra, itsas zaporeko azokak gastronomia izango du erdigune nagusi

Bi urteren ostean, bueltan da Arrain Azoka bere ohiko formatuarekinB. U.

Bi urteren ostean, Arrain Azoka bere betiko formatuarekin itzuliko da Bermeora. Zehazki, maiatzaren 20tik 22ra ezarriko dira postuak Lameran eta orduantxe egingo dira programatutako ekintza nagusienak, nahiz eta beste hainbat gozagarriz osatuko den egitaraua beste egun batzuetan. Betiko moduan, itsas kutsuko udalerriaren kultura eta gastonomia izango dira nagusi, baina baita Lameran ezartzen diren postuak ere, non Kantauri itsasoko gutizietaz gozatzeko aukera emango den. Kontserba enpresetara bisitak, itsas zeharkaldiak, pelota partiduak, nautika eskolara bisitak, hitzaldiak, estropadakedota arrain-salmenta itxurak Kofradian izango dria bisitari eta bermeotarren eskuragai. Arrain Azoka Elkarteak eta Bermeoko Udalak gastronomia gaia jarriko dute erdigunean 28. edizioa. Bermeotar nortasunaren "erakuslehio nagusiena" zabalik da.

"Bi urteren ostean presentzialtasuna berreskuratuko du" azokak, Bermeoko alkate Aritz Abaroak azaldu zuenez. "Egia esan ilusio handiarekin gaude", aitortu zuen, "pandemiaren garai txarrak alde batera utzita, Arrain Azoka beti bezalakoa" izango delako. "Ekintza asko prestatu ditugu aurten eta espero dugu dena primeran joatea. Herritarrak eta kanpotik iritsiko zaizkigun bisitariak Bermeoko izaera, tradizioa, nortasuna eta produktuak balioan jartzen dituen jai honetara gonbidatzen ditugu", gaineratu zuen.

Ohi legez, kontserberek euren produktuak merkaturatzeko aukera paregabea izango dute, "lehen mailako arrain-kontserbak gure etxeetako mahaietara" eramanez. Bada, eta gune gastronomiko berezia ezarriko da. Eta bertara hurbilduko dira izen handiko sukaldariak. Adibidez, Andoni Luis Aduriz edo Eneko Atxa Michelin izardun sukaldariak bertan izango dira. Umeentzako dastaketa txokoak eta Urdaibaiko Esentziak ere bertan izango dira". Baita Arrantzaleen kofradi zaharrean atuna marmitakoan edo erreta dastatzeko aukera izango da, helburu solidarioarekin. Bertan ateratzen den dirua osasun sistemak ordaintzen ez dituen 6 eta12 urte arteko umeen-tzako tratamenduak laguntzera bideratuko da.

Aipagarria ere bada Arrain Azokak bere gunetik kanpo eskaintzen dituen aukerak, itsasoa bertatik bertara bizitzeko. Ortube itsauntzia bisitauta ahal izango da, hurbileko Gaztelugatxera ontziz bisitak egin, portu gunean kantaldietaz gozatu, Alde zaharrean danborradak entzun...

"Gaur aurkezten gauden programa oparo hau ez litzateke posible izango herriko elkarteen lan paregabearengatik gabe. Eskerrak eman nahiko nizkieke haiei guztiei erakutsi duten prestutasun eta kolaborazioagatik. Zalantzarik gabe kolorea jarriko diote aurtengo Arrain Azokari", jarraitu zuen Bermeoko alkate Aritz Abaroak atzoko presntsaurrekoan. Bestetik, Hegaluze Sarirako proposamenak jasotzeko epea zabalik dagoela jakinarazi dute. Berau maiatzaren 8ra arte horrela egongo da. "Nahi duenak bere ekarpena egin dezake. Horretarako, hautagairen gaineko informazioa turismo@bermeo.eus helbide elektronikora bidaliedo Bermeoko Turismo Bulegoan aurkeztu ahal izango da". Bestetik, azoka hasi baino arinago bi solasaldi izango direla aureratu dute, Arrantzaleen museoan. Lehenengoan (maiatzaren 18a) Bermeoko hegaluze industriari buruzko hitzaldia eskaniko du Rafael Uriarte Ayok. Bigarrenean, Aranzadi zientzia elkarteko espezialistek Izaro irlan azken lau urteetan izandako eraztunketa zientifikoaren datuak eskainiko dituzte.

Arrain salmenta-itxurak Kofradia Zaharrean. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte, kofradi zaharrean.

Irtenaldiak Hegaluze itsasontzian. Gaztelugatxera eta

Elantxobera joateko irtenaldiak egingo dituzte, itsasuntzian.

www.hegaluze.com/eu/itsason-tzi-ibilbide-erreserba/ sailean egin behar da erreserba.

Gastronomia gunea

Izen handiko sukaldariak

Lameran jarriko den gune berezian, eta Bermeo Tuna World Capital erakundearen antolakuntzarekin, Andoni Luis Adurizek edota Eneko Atxak solasaldiak eskainiko dituzte, arraina erdigune izanda.