Datorren ostiralean, apirilak 29, arratsaldeko 17.30etatik aurrera, magia ikuskizun batekin estreinatu egingo du Ugao-Miraballeseko Udalak 'Gurasolagun' programa. Ekitaldia Jane Jauregian ospatuko da, eta Ibon Magoa izango da protagonista nagusia.

Gurasolagun proiektuak Ugao Miraballesen euskararentzako arnasgunea sortu nahi du. Hiribilduko hainbat guraso arduratuta daude seme alaben hizkuntza ohiturekin: euskaraz ikasten duten arren, gizarteko hizkuntza indartsuena gaztelania da, eta beraien arteko harremanetan hizkuntza horretara jotzen dute. Seme alabek euskaraz egitea eta euskaraz egin ahal izateko benetako aukerak izateko asmoarekin, arnasgune hauek sortu nahi dira. Gainera, gurasoek eredu izan behar dute, eta espazio horiek beren jokaerarekin dinamizatuko dituztenak.

Honela, Gurasolagunek familiei zuzendutako jarduerak antolatuko ditu, hizkuntza euskara izango delarik. Familian erabilera naturala eragitea da asmoa, eta, horrela, bultzada hori udalerriaren egunerokoan ere zabaltzea.

ZER EGINGO DA GURASOLAGUN PROGRAMAN?

  • Familiei begirako jarduerak izango dira. Gurasoek eta haurrek elkarrekin parte hartuko dute.
  • Parte hartzen duten guraso guztiek euskara z egin behar dute denbora guztian. Euskara mailak eta zuzentasunak ez dute axola, euskaraz gustura aritzea lortu nahi da.
  • Haurrei ere jardueren helburuetako bat euskaraz ondo pasatzea dela esango zaie, eta beraz, saiatu behar dutela euskaraz egiten. G uraso a k hor egongo dira laguntzeko.
  • Euskaraz ez dakiten gurasoen seme alabek parte hartu nahi badute, lagunen batekin hitz egin dezakete eta guraso horiekin joan daitezke jarduerara.