Memoria gorde eta landu duen herria da Gernika-Lumo. 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa honen erakusle da. Bakearen Hiria izendatua, hala ere, badira Gerra Zibila eta honen osteko zenbait gertakari oraindik ilunpean ageri direnak, gaur eguneratzea beharrezko direnak. Eta berauek berreskuratzeko, liburua aurkeztu zuen atzokoan Kultur Etxean Pipergorri elkarteak sustatuta, Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra 1938-1940 izenburupeanGernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarra 1938-1940 . Erakundetik azaldutakoaren arabera, “egin beharreko lana” izan da, gaur egun institutu den eraikinean hil zirenen memoria gordetzeko. Argitalpenaren bitartez, bi atal azalarazi nahi dituzte: alde batetik Gernikan hil / Morir en Gernikaa eguneratu dute Jose Angel Etxaniz eta Vicente del Palacio Gernikazarra taldekoek; eta bestetik, Amagoia Lopez de Larruzea eta Iñaki Uribarrenak dokumentazio osoa -erregistroko datuak, irudiak...- plazaratzen dute, baita preso horien biografia txikiak idatzi ere, 269 preso in memoriam atalea269 preso in memoriamn. Liburuxka LXXX+II HMPGG-GGPOM (Ospitale hori zarratu zaneko 80+2. urteurrena) proiektu zabalagoaren parte dela nabarmendu dute.

Nahiz eta pandemia garaiak oztopatu, iazkoan Zalloko hilerrian Gernika-Lumoko ospitale militarreko presoei egindako omenaldiak jarraipena izan du, Pipergorri elkartearei esker eta erakunde batzuen laguntzaz (Gernika-Lumoko Kultur Etxea fundazioa, Gogora Institutoa eta Gobernuko Memoria Demokratikoa). Orduantxe azarri zuten Jose Ibarrola eskultoreak egindako memoriala. Eta egun horretako kontaera txikia ere egiten dute. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzia, hala ere liburuak baditu zenbait altxor bere baitan. Lehendabizikoa egindako dokumentzio lana da, Lopez de Larruzea eta Uribarrenaren eskutik. Asko dira informazioa pilatzeko erabili dituzten iturriak. Besteak beste, “ordu asko” eman dituzte Gernika-Lumoko Erregisto Zibila, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa edota Segovia, Avila edota Salamancako artxiboak arakatzen. “Ehunka istorio jaso ditugu”, diotenez. Eta horietako asko liburuan islatzen dira, ez bakarrik datuetan zehaztuta baizik eta baita presondegian egondako pertsona bakoitzari buruzkoa ere.

Bi urtetan zabalik izan zen ospitalean -tuberkulosia, sukar tifoideoa edota pleuritisa bezalako gaitzak jota inza ziren bertan- izandakoen jatorria laburbildu dute. Batez ere, Asturias (73), Catalunya (39), Andaluzia (34), Euskadi (19), Gaztela eta Leon (17) eta Aragoikoak (13) dira nagusi (13). “Eta gerra zabalik zen bitartean hildakoen zifra ez da %40ra heltzen. Batez ere, gerra ostean hildakoak dira gehiengo, %60arekin”, laburbiltzen dute. “Ez da ezagutzen zehatz noiz zabaldu zen Gernikako gerra-presoen ospitale militarra -GGPOM-. Zerbitzu-orriarengatik dakigu 1938ko maiatzaren 23an BOEren bitartez izendatu zutela Teniente Mediku Zuzendaria Eusebio Pazos de Diego, bertan iraungo zuena ospitalea zarrate arte”, dio luburuaren beste pasarteetako batek. “Behar den moduan (%96an) dokumentatutako hildakoen zerrenda argitara ematen du” argitalpenak, “hildakoen identifikazio zuzena egin ahal izateko, eta ondoren 269en datu estatistiko orokorrak eregehitzen dira; horrez gainera, ospitalearen dokumentazioaren -Kontu Auzitegia eta beste- eta dokumentazio-iturrien erkatzearen gaineko azalpenezko kapitulu bi daude”.

Baloreen defentsa

Biografiak delako atala ere plazaratzen da,”batzuk liburuxkaren egileek egindakoak, eta besteak kontaktatutako familiekin elkarrekin burututakoak (eta azken batzuk familiek eurek sortutako kontaera pertsonalak). Gero, Angel Parrok frontetik idatzitako gutuna eredugarria da ulertzeko nola bizi izan zuten gerra hori Errepublikaren baloreen defentsarekin estu-estuan konpromisoa hartutakoek”, nabarm,entzen dute Pipergorriko arduradunek. “Senitartekoekin izan dugu harremana biografia hauek idazteko”, dio Lopez de Larruzeak, zeinek momentu “hunkigarriak” bizi izan dituztela gogoratzen duen. Liburuarekin, Gernika-Lumon hain ezaguna ez den kontaketa egin nahi dute, era zehatzean eta datuetan oinarrituta. Bonbardaketaz gain ere badirelako gogoratu beharreko hainbat istorio.