Urte luzez antolatutako ekimenari eusti egingo dio Ondarroako Udalak. Augustin Zubikarai noble beka beste behin antolatu dute, irailaren 31ra arte zabalik izango delarik lanak aurkezteko epea. Beka irabazten duen proiektuak nobela bat argitaratuko du Elkar argitaletxearen eskutik.

Jakinarazi dutenez, Augustin Zubikarai baren irabazleak lana Elkar argitaletxearen babespean argitaratzeaz gain, 6.000 euroko saria ere jasoko du Ondarroako Udalaren eskutik. Lanak, irailaren 30a baino lehen entregatu behar dira “mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan, oinarrietan jasota dagoen moduan”. Arantza Atxurra Euskara zinegotziaren iritziz euskal idazleen harrobi eta inpultso lana egoteko behar beharrezkoak dira horrelako egitasmoak antolatzea eta belaunaldi berriei euren lana ergitaratzeko aukera plazaratzea: “idazleen lana sustatu behar dugu erakunde publikoetatik”, Atxurrak dioenaren arabera. “Askotan, idazle hasi berriak dira edo horrelako sariketei esker argitaratzen dituzte euren lehen nobelak. Ikaragarria da Augustin Zubikarai nobela beka irabazi duten idazle askok gerora izan duten bilakaera. Oso pozik gaude hogeitabigarren aldiz Ondarroako Udalak egitasmo hau antolatzeaz”.