Diputazio eta Zearkalen sare elektrikoa berritu du Ermuak
Ermuko Udala aurrera darrai, pixkanaka-pixkanaka, herria hobetzeko ekimenean. Oraingo honetan, udalerriko hainbat puntuetako sare elektrikoa eraberritu egin du Udalak.
Iberdrola enpresa maiatzetik Diputazio eta Zearkale kaleetako sare elektriko zaharkitua berritzeko egiten ari den lanak amaitzear daude. 'Navi' azpikontratak Diputazio kaleko erremateei aurre egiten ari da eta hilabetearekin batera obra amaitzea aurreikusten da. Azken txanpan sartu dira lanak. Diputazio kalean dauden txandakako aparkalekuak eta zamalanen gunea zerbitzutik kanpo daude, oraindik ezin ditzakegularik erabili.
Sarearen berrikuntzarekin horniduraren mozketak eta arazoak konpondu nahi dira. Energia-enpresak linearen zati bat ordezkatu du bere zerbitzua hobetzeko eta herritarren egungo kontsumo-eskariaren arabera dimentsionatzeko. Lanak maiatzean hasi ziren, eta faseka egin dira, Lomi-powerreko etxebizitza berrien kolektorearen kanalizazioarekin koordinatu nahian. Transformazio zentroak Zearkale 18tik (Pedreña) 2 zenbakiraino lotuko dituzte, baita Seigarren Mendeurrenaren (Euskadiko Kutxa) eta Diputazioko 3tik 9ra birateko (Mari Asun loradendara artean) zatia ere.
Lurpeko linea berria jartzea lan konplexua izan da, argindarraren zerbitzua eta hornidura elektrikoa mantenduz egin delako. Oinezkoen zirkulazioari, etxebizitzen atarietarako sarbideari, aparkalekuei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta terrazei eragin die. Abuztuan, neurri txikiagoan, eta eragin horiek guztiak obraren amaierarekin bukatuko dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Tobogán, camas elásticas, realidad virtual: abre en Bizkaia un espacio de ocio infantil
-
Aner Aróstegui se alza con el Campeonato de Promesas Paralímpicas de Atletismo 2026
-
Gidatzean arreta galtzeak eragozteko kanpaina abiarazi du Bilboko Udaltzaingoak
-
Elene, la paciente con fibrosis quística que aún espera su "doble milagro": "Mi única solución es el trasplante"