Amorebieta-Etxanoko Udalak ezagutarazi egin du datorren asteazkenetik aurrera, hau da, martxoaren 9tik aurrera, Zelaieta Zentroko erregistro-zerbitzua arratsaldez eskainiko duela denbora batez. Konkretuki, denbora horretan zehar, erregistro-zerbitzua arratsaldeko 14:30etatik gaueko 21:00etara bitartean emango da.
Hori horrela, Udalak azaldu du ezinbestean erregistratu beharreko dokumenturen bat izanez gero, herritarrek bi aukera izango dituztela: goizez, udaletxeko HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzuan) zerbitzuan eta arratsaldez, Zelaieta Zentroan. Era berean, udal webguneko egoitza elektronikoa ere erabili dezakete herritarrek erregistroa egiteko; horretarako NAN elektronikoa, FNMT ziurtagiri digitala edo Izenpe ziurtagiri digitala izan beharko dituzte. Ohiko ordutegira itzuli bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du Udalak.
GAINERAKO ZERBITZUAK NORMALTASUNEZ ESKAINIKO DIRA
Zelaieta Zentroko gainerako zerbitzuak ohiko normaltasunarekin eskainiko dira. Hala, informazio orokorra behar dutenek zelaieta@amorebieta.eus helbidera idatzi dezakete edo 946300650 telefono zenbakira deitu; kirol arloko informazioa behar dutenek kirolak@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidali dezakete edo 946732714 telefono zenbakira deitu; eta azkenik, `Ibiliaz ezagutu´ ekimenean parte hartzeko izena eman nahi dutenek, arratsaldeko ordutegian eman beharko dute Zelaieta Zentroan; ezin izanez gero, mezu bat idatz dezakete kirolak@amorebieta.eus helbidera edo 946300650 telefonora deitu.