Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du Trabakuako gainean BI-633 errepidea berritzeko lanak apirilaren erdialdean amaituko direla. Guztira, 4 jarduketa egin behar izan dira prezipitazio handien ondorioz izandako kalteak konpontzeko. Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak azaldu duenez, kostua 1.598.400 eurokoa izan da. Helburua errepide zati horri normaltasuna itzultzea da, joan den abenduan jasandako euriteen ondorioz aldatu egin baitzen.

Prezipitazioak aparteko intentsitatekoak izan ziren eta hainbat gorabehera eragin zituzten foru errepide sarean. Abenduaren 10ean BI-633 errepideari eragin zioten bi gorabehera garrantzitsu gertatu ziren Trabakuan. Alde batetik, 39+300 k.p.n biltegi kolubiala irristatu egin zen urez gainezka zegoelako eta, ondorioz, errepideko betelana deformatu egin zen, pitzatzean eta hondoratzean ikus daitekeena. Aldi berean mendi-hegalak bat-batean behera egin zuen eta lokatz-fluxua sortu zuen 39+100 k.p.ren inguruan.

Gertakari horiek hainbat esku-hartze behar izan dituzte, eta lau jarduketa hauetan laburbil daitezke:

Jarduketa 39+100 k.p.n

  • Material lerratua kentzea eta ezponda saneatzea. Tortsio hirukoitzeko sare bat eta hainbat hesi dinamiko eta estatiko jartzea. Jarduketa hori datozen egunetan amaituko da.

Jarduketak 39+300 k.p.n

  • Bypassa egitea zerbitzua mantentzeko. Larrialdiko jarduketa gisa abenduaren 21ean egin zen, trafikoa behin-behinean eta modu arautuan irekitzeko.
  • Errepidea kokatuta dagoen kolubiala egonkortzea pilote-pantaila batekin eta lau drain zulatuta biltegi hori drainatuz. Jarduketa hau gauzatzen ari da.
  • Haustutako zatian BI-633 errepidearen plataforma lehengoratzea. Jarduketa hau aurreko jarduketa amaitzen denean hasiko da.