Síguenos en redes sociales:

Kirol eraikinetan 130.000 euro inbertitu dituzte

Santanape, Urbieta eta Malosteko eraikinetan berrikuntza egiten ari da Gernika-Lumoko Udala

Gernika-Lumoko Udalaren Kirol Patronatuak hainbat hobekuntza egin ditu hilabete hauetan hiriko kirol instalazioetan. Izan ere, toki-administrazioa 135.800 euroko partida bat inbertitzen ari da Santanape, Urbieta eta Malosteko hainbat jarduketatan.

Zehazki, Santanapeko kiroldegian 99.200 euro bideratu dira kirol-ekipamendua berritzeko. “Horretarako, sei makina berri jarri dira: muskulazioko bi -bularraldeko prentsa konbergentea eta ipurmasailak luzatzekoa- eta kardiokobeste lau; elektrolisi bidezko kloro-sorgailu autonomo bat jarri dugu, eta beste bi aldagela berregokitu dira”.

Urbietako errugbi zelaiari dagokionez, eserlekuak eta lurzoruak aldatzea egingo dira, baita harmailak konpontzea ere. “Gainera, ekipamendu horretan futbol txikiko zelaiaren perimetro-hesia handitu eta sareak konpondu dira, bai errugbi-zelaian, bai futboleko Hego Zelaian. Jarduketa horren kostua, guztira, 15.700 eurokoa da”. Azkenik, Malosteko kirol-zentrorako 20.900 euro bideratu dira berokuntza eta ur beroko sistema ordezkatzeko.