Zelaieta Zentroak nekazaritza ekologikoari buruzko erakusketa jasoko du
Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak 'Nekazaritza ekologikoarekin dena hobetzen da!' izeneko erakusketa jasoko du datorren larunbatera arte, otsailak 19. Ostegunean bisita gidatu bat antolatuko da.
Elikadura ekologikoaren onurak azpimarratzeaz gain, ekoizpen ekologikoaren inguruko hainbat datu eta informazio zabaltzea da erakusketaren helburua. Panel ezberdinetan elikadura ekologikoaren inguruko onurak azaltzen dira: elikagarriagoak dira, ekoizten diren tokiko ingurumena hobetzen dute, arreta eta osasun printzipioekin bat datoz, garbi daude, planeta zaintzen dute eta benetako tokiko elikagaiak dira, konfiantzazkoak. Era berean, eredu ekologikoak abeltzaintzan dituen onurak ere azaltzen ditu erakusketak: ez dago animalien ongizate maila altuagoa duen beste abeltzaintza sistemarik; era berean, karbono aztarna txikiena uzten duen ekoizpen sistema da ekologikoa. Panelez gain, erakusketan bideoa bat ere proiektatzen da, eta bertan, ekologikoa egiten duten hainbat ekoizlek euren lana eta esperientzia kontatzen dituzte, eta produktu bakoitzaren atzean dagoen pertsonaren irudia ezagutarazten dute.
BISITA GIDATUA ETA ETIKETA IRAKURKETA TAILERRA ESKAINIKO DIRA
Erakusketarekin bat eginda, otsailaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, bisita gidatua eta elikagaien etiketak irakurtzen ikasteko tailerra antolatu dira. Ordubete inguruko saioa izango da, eta parte hartzea doan bada ere, aldez aurretik izena eman behar da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan, aurrez aurre edo 94 630 06 50 zenbakira deituta.
Temas
Más en Bizkaia
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League
-
La Arrain Azoka de Bermeo se consolida como experiencia cultural