Helduen hirugarren Trikitixa Txapelketak badauka data: maiatzaren 14a. Egun horretan Baserri-Okela Eguna ospatuko da udalerrian eta berau baliatuko dute lehiaketa ospatzeko. Izen emate epea otsailaren 28ra arte izango da zabalik.
Beraz, “goizetik hasita iluntzera arte luzatuko den egitarau oparoa izango dute aukeran bai herritarrek eta baita egun honetan Markina-Xemeinera gerturatzen diren bisitariek ere”, adierzi dute Udaltik. Gaur egun Euskal Herrian egiten den mota honetako txapelketa bakanetakoa da Markina Xemeingoa, “erreferente bilakatzeko bidean dena honezkero. 2017an egin zen lehen aldiz txapelketa. Eduki zuen harrera ona ikusita, “bi urtetik behin egitea erabaki zen. 2019ko bigarren edizioaren ondotik, 2021ean zen egitekoa hirugarren edizioan, baina pandemia dela eta atzeratu egin zen”.
“Txapelketan izena emateko epea zabalik dago otsailaren 28ra arte. Parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute mxtrikititxapelketa@gmail.com helbidera” euren datu guztiak behar bazala zehaztuz.