Lore, landare, zuhaitz eta frutalen postuak ez ezik, bertoko ekoizleen produktuak ikusgai eta eskuragai jarriko ditu beste behin Markina-Xemeingo Landare Azokak. Eskualdeko azoken egutegian errotutako hitzordua -Ondarroan edota Lekeition egiten diren jardunaldien pare-, termometro ederra izango da bertako lehen sektorearen gaur eguneko egoeraz jabetzeko. Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duten jarrunaldia larunbatean ospatuko da, ohi legez azokak antolkatzeko erabilgarri izaten den Zelaian. Ordutegoa, berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etarakoa izango da, baina egunak beste hainbat proposamen ere badakartza.
"Mintegiei dagokienez, zortzi postu izango dira. Besteak beste, zuhaitz, landare, lore eta frutalak eskainiko dituzte. Bertoko produktuei dagokienez, hamabost ekoizle egongo dira, tartean Markina-Xemeingoak, baina baita kanpokoak ere". Hala azaldu dute azokaren antolatzaileek. Eskuragai izango diren produktuei dagokienez, besteak beste ogiak, gozoak, gaztak, mermeladak, gildak, ahatekiak, txerrikiak, artisau garagardoak eta likoreak eskainiko dituztela jakinaraziu dute udaleko bozermamaileek. "Horiekin batera, egurrezko artikuluak eta txalapartak egiten dituzten artisauek ere hartuko dute parte azokan, eta moda osagarrien postu bat ere izango da". Aukera ezinhobea izango da inguruko produktuez hornitzeko, horrela Lea Artibai eskualdeko hurbileko ekoizleei ere behar bezalako sostengua eskaintzeko aukera er izango delarik.
Nobedadeak
Aurtengoan, Markina-Xemeingo landare azokak berritasunak ere badakartza. Nobedade nagusi moduan, Jakoba Errekondoren hitzaldia antolatu da. "Agronomoa eta paisajista da Errekondo (Usurbil, 1961). Ezaguna da hainbat hedabidetan aritzeagatik eta landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan argibideak emateagatik", azaldutakoaren arabera. Bertaratzen direnen galderei erantzuten saiatuko da gipuzkoarra. Kasu honetan, Markina-Xemeingo Landare Azokari loturiko saio parte-hartzailea eskainiko du, eta herritarren orotariko galderak erantzungo ditu. Hitzaldia Plazabarripean izango da, 11:30ean. "Sarrera librea da, edukiera bete arte."
Landare azokaren egun berean Markina-Xemeingo dendak batzen dituen Hemen Be Bai merkatari elkarteak Merkatu Txikia izenburupeko outlet feria antolatzeko aprobetxatuko du eguna. Postu hauek ere Zelaian kokatuko dira, "09:30etik 14:00etara, kasu honetan".
LAndare Azoka
Postuak. Mintegiei dagokienez, "zortzi postu" izango dira jakinarazi dute. Besteak beste, zuhaitz, landare, lore eta frutalak eskainiko dituzte. Eta bertoko produktuei dagokienez, hamabost ekoizle egongo dira azokan.
Ordutegia. Zelai inguruan egingo den azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etarakoa izango da.