Pandemiaren eraginez, bi urtetako geldialdia izan ondoren, Lea Artibai Ikastetxeak Ilusio Ponpak jardunaldi arrakastatsuaren edizio berri bat antolatu du, Ekimena datorren otsailaren 10ean, goizeko 9.30ean izango da eta egoera gogorren aurrean "baikortasuna mantendu eta motibazioa sustatzea ezinbesteko" helburu du, "eta azken bi urteetan bizi dugun ziurgabetasunari buelta emateko inoiz baino beharrezkoagoa da honelako ekimenak antolatzea".
Azaldu dutenaren arabera, "Markina-Xemeinen kokatutako Esperanza eraikinean Irati Lekue, Jesús Menéndez Pabón eta Javier Iriondok bat egingo dute, bertaratzen diren guztiei baikortasun, motibazio eta ilusio dosi hirukoi-tza emateko".
Lehendabizi Lekue izango da hizlari. "Ikaskuntza estrategikoa berrikuntzarako gako gisa titulupean, jardunaldira hurbiltzen direnen talentua eta potentziala aurkitzen eta aprobetxatzen laguntzen saiatuko da". Hitza hartzen bigarrena Jesús Menéndez Pabón izango da, Hands Up. Errealitate aldakor baten erronkei konfiantzaz aurre egiteko sekretuak Pabón, marketineko eta komunikazioko zuzendari izatetik "trebetasunen formatzaile" edo, berari esatea gustatzen zaion bezala, "Ametsen egilea" izatera igaro zen urte gutxi batzuen buruan. "Zu liluragarria zara..." hitzekin hasi ohi ditu bere konferentzia guztiak.
Kaferako tartetxo baten ostean, Javier Iriondoren txanda izango da, Emozioak gainditzea eta indartzea. Bizitza osoago baterako gogoetak1987tik 1990era,Iriondo "kirolari profesionala izan zen Ameriketan eta bertan espezializatu zen marketinean, merkaturatzean eta hazkunde pertsonalean", azaldu dutenez. Ilusio Ponpak jardunaldiak 2012. urtean jaio ziren, "krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz".
Jardunaldia
Hiru hizlari. Otsailaren 10ean dute hitzordua jarrita, Markina-Xemeingo Esperanza eraikinean, goizeko 9.30ean hasita. Hiru hizlari izango dira: Irati Lekue, Jesus Menendez Pabon eta Javier Iriondo izango dira 8. edizio honetako gonbidatuak.
Helburuak. "Egoera gogorren aurrean baikortasuna mantendu eta motibazioa sustatzea ezinbestekoatzat" jota, "eta azken bi urteetan bizi dugun ziurgabetasunari buelta emateko inoiz baino beharrezkoagoa" delako antolatu ditu hitzaldiak Lea Artibai Ikastetxeak.