Martxan da Larrabide eta Karmen kaleak lotuko dituen igogailua
Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko irisgarritasuna hobetzen darrai. Oraingo honetan, Karmen eta Larrabide kaleak lotzen dituen igogailua inauguratu egin du.
Hala azaldu du Anartz Gandiagak, hirigintza zinegotziak: «gure helburua da, Amorebieta-Etxano udalerri irisgarria izatea, oztoporik gabea, herritarren eguneroko bizitzaren jarduna ziurtatuko duena, hauen autonomia eta interakzioa ahalbidetuko dituena.
Karmen kaleko igogailuak eta urbanizazio lanek ingurunea irisgarriagoa, erosoagoa eta seguruagoa bihurtu dute». Gandiagak zornotzarrekin adostasun batera iristearen garrantzia azpimarratu du: "Larrabide eta Karmen lotzen dituen igogailuaren proiektua bizilagunekin adostu zen. Obra honek adinekoen eta familia zornotzarren premiak jartzen ditu erdigunean, eta haurren aulkiak dituzten familiei, ibiltzeko zailtasunak dituztenei edo gurpil-aulkia behar dituztenei joan-etorriak errazten dizkie. Horrelako jarduerek markatzen dute Udalak jarraitu beharreko bidea; hala, gaur egun, Kaitana eta Santa Ana, Andrandi eta Jauregizahar auzoak lotuko dituen igogailua eraikitzen ari da Udala». Igogailuaren obraren aurrekontua 900.000 eurokoa izan da.
IGOGAILUA ETA INGURUAREN BERRURBANIZAZIOA
Egindako obrari esker, honako atariak igogailu batek batzen ditu: Larrabide kaleko 4 zenbakia, Luis Urrengoetxea kaleko 14 zenbakia eta Karmen kaleko 12 zenbakia. Gainera, igogailuak geldialdi bat egiten du tartean, Karmen kaleko 21 zenbakiko atarira sartzeko. Igogailuari dagokionez, erabiltzaileen segurtasun-sentsazioa lehenetsi da: igogailua ia osotasunean beiraz inguratu da, makineria jarri den zatia izan ezik. Igogailuak 630 kg inguru eraman ditzake (8 pertsona gutxi gorabehera) eta 1,40 m x 1,10 m-ko neurriak ditu. Horrez gain, honen inguruko eskaileren zati bat ere kendu du Udalak eta oinezkoentzako eskailera paralelo bat egin du, inguruaren irisgarritasuna hobetuz.
Igogailuaren obrarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak Karmen kalea berrurbanizatu du 21. eta 29. atarien artean, kalea orain arte egindako berrurbanizazio lanekin integratuz. Kalearen % 6ko aldapa mantendu da, zirkulazio-errei bakoitzerako 3 metroko bide-zabalerarekin; horrela, oinezkoentzako zabalera handitu da eta aparkaleku-ilara berri bat sortu da. Lan hauei esker, Karmen kaleko 23. eta 25. atarien irisgarritasun-arazo historikoa konpondu da: eskailera berriak eta arrapala berri bat eraiki dira, erabat irisgarriak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un problema de caída de tensión causa retrasos en los trenes de cercanías de Bizkaia
-
Ambiente en Bilbao por la Europa League: "Ganamos aquí el 1 de mayo y volveremos a ganar en la final"
-
Intsektu polinizatzaileak babesten dituzten landare-espezieen gida bat argitaratu du
-
Zabalik dago Europa League finalaren zaleentzako gunea