Azkenaldian beherakadan zihoan alde zaharra. Bermeoko herrigunearen bihotza, pixkanaka-pixkanaka gainbehera egoerara ohitu ziren bertako bizilagunak, batez ere merkataritzari dagokionez. Aspaldian irekita ziren denda eta merkatalguneek ateak itxi zituzten. Egoeraz jakitun izanda, Bermeoko udalak iazkoan eutsi zion behar ziren konponbideei eusten. Eta Lokalbide programa jarri zuten martxan, lokalen jabeen eta nahi duten gazteen artean zubilana egitan duen egitasmoan. Urte baten buruan, bost ekintzailek irki dituzte euren negozioak. “Oso pozik gaude programaren emaitzekin eta 2022an ere jarraipena ematea aurreikusten dugu. Programaren helburu nagusiei erantzuna ematea lortu dugu eta jarraitu beharreko bidea zein den garbi dugu”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.Udal taldearen legegintzaldiko planaren baitan erroturiko egitasmoa da alde zaharra eta herria orohar biziberritzea. Eta hau ekonomikoki berpiztea da jomugetako nagusiena, Lokalbide programak bi ditu helburuak; herriko Alde Zaharra dinamizatzea eta ekintzailetza sustatzea. Honela, ekimen honen bitartez, negozioak martxan jartzeko baldintza jakin batzuk betetzen dituzten herrikoAlde Zaharreko lokal hutsak identifikatu dira udaletik, jabeei programara atxikitzeko proposamena egin zaie eta atxikitutako lokal hauek ekintzaileen eskura jarri dira, euren negozioak bertan garatu ditzaten”. Bitartekaritza lana egin du udalak, lokalen jabeen eta negozioak ireki nahi dituzten gazteen artean. “Bitartekaritza lana egin du” Bermeoko herri-administrazioak, “jabeei euren lokalak alokatzeko lagun-tza eskainiz eta ekintzaileei negozioak zabaltzeko edo bertara mugitzeko aukera eta laguntza ekonomikoa emanez”.

Hau guztia lortzeko eta negozioak bertara eramateko interesa pizteko, Bermeoko Udalak 36.000 euro bideratu ditu diru-laguntzetan. Ez da inbertsio oso handia izan, baina bai banan-banan egin behar izan dena. “Laguntza hauek ekintzaileei eman zaizkie eta alokairuaren parte bat ordaintzera bideratu behar dituzte”. Egindako lan horretatik bost izan dira alde zaharrean loratu diren negozio berriak: Doniene kalean adibidez erretxinazko piezen artisau-ekoizpena eta eskuz egindako piezen salmentan diharduen denda ireki dute; Arostegi n terapia naturalak jorratzen dituztenak; Bidebarrietan zen meditazio-saioetarako eta gorputz-terapiarako zentroa; Intxaustin eskulanen lokala, eta azkenik, Nardiz kalean “poke izeneko plater hawaiiarrak bertako hegaluze eta antxoarekin eginda”.

“Uste duguprograma honek, alde batetik, gure ekintzaileei euren proiektuak egia bihurtzeko aukera ematen dietela, eta beste alde batetik, urte luzez merkataritzako gune garrantzitsua izan den Alde Zaharrari berriro ere, pixkanaka indarra eta bizitza ematen lagunduko diola. 2022an ere programarekin jarraituko dugu eta espero dugu lokal berriak atxikitzea eta gure Alde Zaharra ekintzaileen-tzat gune erakargarri bilakatzea”, zehaztu du Abaroak. Bestalde, Kepa Zumeta Bermeoko Turismo eta Merkataritza zinegotzi ak programaren jarraipena ziurtatu zuen. Izan ere, guztira hamar lokal jarri ziren ekimtzaileen eskura. “Aukera oso ona dela ikusi dugu, alde zaharra biziberritzeko”.

“Aurten programarekin jarraituko dugu eta espero dugu lokal berriak atxikitzea”

Bermeoko alkatea