Gaur goizean, abenduak 30, bi egun barru hasiko den 2022. urterako Bizkaiko Aurrekontu Orokorra onartu egin dute Batzar Nagusiek. Guztira 8.886,1 milioi eurokoa izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak 1.905,3 milioi euroko aurrekontua izango du, eta 1.459,8 milioi eurokoa, aldiz, aurrekontu erabilgarriak.

Unai Rementeria ahaldun nagusiak adierazi du aurrekontua Batzar Nagusien gehiengoak onartzeak aukera emango diola Aldundiari susperraldi ekonomikoa egonkortzeko behar diren inbertsioak eta gastuak egiteko, inor atzean utzi gabe. Ildo horretatik, gogorarazi du Aldundiak prestatutako aurrekontuaren helburua dela bizi-kalitate hobea eta zerbitzu publiko hobeak izango dituen eta berdinzaleagoa izango den Bizkairako bidean aurrera egitea dela, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta Bizkaiaren etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez: zaintza-sistema hoberako trantsizioan, mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan, trantsizio digitalean eta trantsizio energetikoan.

Jarraian agertzen diren esteketan zehazten da foru-sail bakoitzaren aurrekontuan jasotako partida nagusiei buruzko informazioa:

  • Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila. 67,3 milioi euro
  • Gizarte Ekintzako Saila, 599,4 milioi euro
  • Euskara, Kultura eta Kirol Saila. 62,9 milioi euro
  • Ogasuna eta Finantzetako Saila. 64,2 milioi euro
  • Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila. 187,4 milioi euro
  • Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila. 86,7 milioi euro
  • Ekonomia Sustatzeko Saila. 79,6 milioi euro
  • Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila. 72,3 milioi euro
  • Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila. 240,0 milioi euro