‘Bizkaidatz Txikia’ lehiaketa, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, bueltatzen da bere zortzigarren edizioa antolatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lanak aurkezteko epea otsailaren 18ra irekita egongo da eta Bizkaiko edozein udalerritako ikastetxeetan ikasten ari diren haurrak eta 16 urte arteko gazteak parte hartu dezakete. Lehiaketa horren helburua da literatura-sormena sustatzea eta bultzatzea Bizkaiko haur eta gazteen artean.

Lehiaketaren bitartez, irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da. eta, aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa; haurren kategorian, , Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutakoa; Gazteetan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutakoa; eta Gazteetan, 16 urte arteko DBHko 3. eta 4. Mailako ikasleei zuzendutako modalitatea.

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka bere gain hartzen duten parte-hartzaileek euskarazko Idoia Barrondo Etxebesteren ‘Abrakadabra’ kontakizuna edota gaztelerazko Andoni Abenójar Martínez de Eulateren ‘El parque Mowg’ kontakizuna jarraitu behar dute.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu, 4 edo 5 orritan, eskuz edo ordenagailuz idatziak eta euskarazko edota gaztelaniazko modalitateetan aurkez ahal izango dituzte lanak.

Bizkaidatz Txikiren zortzigarren edizio honetan parte hartu ahal izateko oinarriak eta inprimakia Foru Liburutegiaren webgunean aurki daitezke: www.bizkaia.eus/foruliburutegia.

Bizkaidatz Txikia duela zortzi urte sortu zen gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Urterik urtera parte hartzaile kopurua gorantz doa, 2015. urtean 186 ipuin aurkeztu ziren eta 2016.urtean, berriz, 194 kontakizun, horietako 90 euskaraz eta gainerakoak gaztelaniakoak izan ziren.