Síguenos en redes sociales:

Ezkerraldea

Klima aldaketari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Barakaldok

Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko ekimen berri bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak. Oraingo honetan, argazki lehiaketa bat egingo da, Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gelak antolatutakoa. 'Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala arloko zinegotzi Alba Delgadok 'Barakaldo klima aldaketaren aurrean' izeneko lehiaketaren nondik norako guztiak azaldu egin ditu.

Irailaren 16tik 23ra aurkeztu ahal izango dituzte argazkiak lehiaketan parte hartu nahi dutenek. "Era askotako irudiak aurkeztea dago, ugariak baitira klima aldaketaren inguruan taxutu daitezkeen alderdiak, hala nola, arazoaren deskribapena, haren eragileak edo ondorioak, klima hobetzearen aldeko ekintzak eta abar", esan du Delgadok.

Bi argazki onartuko dira, gehienez, lehiatzaile bakoitzeko, eta JPG formatuan aurkeztu beharko dira, 300 ppp-ko bereizmenaz eta 4-6 bitarteko MBz. Argazkiak anonimoak izan behar dute, eta ezingo dute ur markarik izan, ez eta sinadurarik ez txertatutako bestelako elementurik ere. Fitxategian, egilearen izena eta argazkiaren izenburua agertuko dira.

Partaideek beren datuak jarriko dituzte izena emateko orrian, eta fitxa eta irudien fitxategiak posta elektronikoz bidaliko dituzte naturgela@barakaldo.eus helbidera. Gaian, `Asteklima-concurso fotográfico' adieraziko da.

Natur Gelan erakutsiko dira 30 argazki onenak, irailaren 27tik urriaren 1era, `Asteklima-Euskadiko klima eta energiaren astea'-ren jarduera-programaren barruan.

"Originaltasuna, konposizio-balioa eta komunikazio-balio hartuko dira kontuan", azaldu du Alba Delgadok. Egileak erantsitako zenbakiaz eta izenburuaz erakutsiko dira argazkiak. Erakusketak dirauen bitartean, bisitariek nahien izan duten argazkia bozkatu ahal izango dute.

2021eko urriaren 4an zenbatuko dira botoak, eta antolatzaileek jakinaraziko diete hiru argazkiren irabazleei emaitza. Hirurek izango dute sari bera, eta Santiago Yaniz argazkilariaren `Parajes inolvidables. Excursiones de foto en el País Vasco y Navarra' liburua izango da.