Ostegun honetatik, uztailak 29, Areetako Geltokia plazak Garbikerren garbigune mugikorra jaso egingo du. Ekimen honen helburua herritarren artean birziklatzea sustatzea da. Garbigunea abuztuaren 12ra arte egongo da bertan.
Garbikerrek bultzatutako kanpaina da eta Getxoko Udalaren babesa du, birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egiteko, hau da, pertsonek ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere, udalerriko erdigunean, egin ahal izateko.
Garbikerren Garbigune mugikorrean utzi daitezkeen hondakinak hurrengoak dira: elektrotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, toner eta tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CD, DVD eta kaseteak eta erradiografiak.
Udalerrian dagoen bitartean, hondakinak eguneko edozein ordutan utzi ahal izango dira bertan.
Garbigune mugikor honek, Udalak udalerriko zenbait tokitan astean zehar eskaintzen duen Puntu Garbi mugikorraren zerbitzua indartuko du, etxean sortutako hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez diren tamaina ertaineko hondakinen bilketari estaldura handiagoa emateko (egunak eta ordutegiak webgune honen bidez kontsulta daitezke).
Gogoratu beharra dago, bestalde, Aiboan Garbigune iraunkorra dagoela, aste osoan zabalik egoten dena: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; eta larunbat eta igandetan, 09:00etatik 13:30era.