Irailean hasiko den denboraldi berriari begira udalerriko kirol kubek zen Getxo Kirolak erakundeak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada. Gaurtik aurrera, nahi duten getxotarrek irailetik aurrera eskainiko diren 45 modalitateetan inskribatu ahal izango dira.

Horrela, eskaintzan bereizten dira Getxo Kirolak-ek pertsona helduentzako antolatutako ikastaroak; kirol klub getxotarrek haurrentzat eta gazteentzat antolatutako ikastaroak eta jarduerak, eskola-kirola irizpideekin; eta adineko pertsonentzako eskaintza, zahartze aktiboaren programarekin (Getxo Lagunkoia) koordinatuta, zeinek barne hartzen dituen Getxo Kirolak-ek antolatutako ikastaroak eta tokiko kirol elkarteekin kolaborazioan antolatutako bestelako jarduerak.

Haur eta gazteen kirol eskaintzak jarduerak bereizten ditu: batetik, Getxo Kirolak-eko abonu-txartela edukitzea beharrezko duten jarduerak (hala nola tenis, igeriketa, erritmikoa eta karate) daude, eta bestetik, inskripzioa ordaindu behar den baina urteko ordainketa egiteko obligaziorik ez dutenak daude (arku-tiroa, bela, piraguismoa, arrauna eta mahai-tenisa, besteak beste). Kasu bietan, antolaketa kirol kluben ardurapean dago eta inskripzioak zuzenean erakunde bakoitzarekin formalizatu behar dira.

Helduentzako programazioaren kasuan, ikastaro guztiak Getxo Kirolak-ek antolatzen ditu; beraz, inskripzioa egin behar da, aurreko urtetan bezala, kirolaren udal erakundeko webgunearen bitartez edo zuzenean, Fadurako edo Gobelako jendearen arretarako bulegoetan. Aurre-inskripziorako epea uztailaren 29an amaitzen da eta plazen esleipena zozketa bidez egingo da. Pertsona helduentzako proposamenak honakoak dira: indoor zikloa, gimnasia, pilates, yoga, tenis, padel, dantza eta igeriketa.

Adinekoentzako kirol eskaintzari dagokionez, ordaindutako edo doako ikastaroak eskaintzen dira bai Getxo Kirolak-en abonatu diren pertsonentzat bai parte hartzeko harpidedun karneta beharrezkoa ez dutenentzat. Nobedade bezala, aipatzekoa da eskaintzan barne hartu direla bela, walking futbola, palak, saskibaloia eta txirrindularitza. Eta doakoen artean, programan finkatu dira ibiltzera joateko elkarretaratzeak.

Getxo Kirolak-eko abonu-txartela izatea beharrezkoa den jarduera eta ikastaro guztietan, interesdunek dagozkien hobariak eskatu ahal izango dituzte. Hobari horiek kirol-erakundearen webgunean kontsulta daitezke.

Getxo Kirolak-ek liburuxkak editatu ditu eskaintza zehatz guztiarekin. Fadurako, Gobelako edo Romo Kultur Etxeko jendearen arretarako bulegoetan jaso daitezke edo www.getxokirolak.eus webgunean kontsultatu.