Hamabost egun falta dira errenta aitorpena aurkezteko epea bukatzeko. Orain arte 580.482 bizkaitarrek egin aurkeztu dute errenta. Oraindik aurkeztu ez dutenek ekainaren 30era arte izango dute epea zabalik.

Oraindik aitorpena aurkeztu ez dutenek eskura dute Foru Ogasunak egindako zirriborroa eta kontsultatzeko, osatzeko eta aurkezteko aukera dute www.bizkaia.eus/renta webgunearen, Renta Bizkaia Errenta aplikazioaren edo 946083000 telefonoaren bidez.

Jarraian Errenta20ren kanpainari buruzko ekainaren 14ra arteko daturik nabarmenenak zehazten dira:

580.482 AITORPEN AURKEZTU DIRA

  • % 72,8, 422.744 aitorpen, errenta-programaren bidez aurkeztu dira, batez ere webgunearen bidez; hori izan da 410.182 pertsonak aukeratutako kanala. Beste 12.562 pertsonak telefono mugikorretarako aplikazioa erabiliz aurkeztu dute aitorpena.
  • % 18,9, 109.541 aitorpen, automatikoki aurkeztu dira, eta zergadunak ez du izapiderik egin behar izan. Proposamen osoa jaso eta emaitza itzultzea izan zuten pertsonen aitorpenak dira. Aitorpena automatikoki aurkeztu duten pertsona horiek datorren ostiralean, hilak 18, itzulketa jasoko dute banku-kontuetan, eta likidazioa ebizkaia.eus egoitza elektronikoan kontsultatu ahal izango dute. Hiru asteko epean egoitza elektronikora sartu ezean, Foru Ogasunak gutun bat igorriko du euren helbideetara eta likidazioa inprimatuta jasoko dute.
  • % 8,2, 47.837 aitorpen, telefono bidezko arreta-zerbitzuaren bidez aurkeztu dira.
  • %0,1, 360 aitorpen, aurrez aurreko hitzorduetan aurkeztu dira.

Datu horiekin, kanpaina ixteko hamabost egun falta direnean, aurkeztutako 580.482 aitorpenek gainditu egiten dituzte iazko errenta-kanpaina ixtean egindako 579.740 autolikidazioak.

380 MILIOI EURO ITZULI DIRA

Foru Ogasunak 315,3 milioi euro itzuli dizkie 298.219 zergadunei. Batez besteko itzulketa 1.057 eurokoa da.

Kopuru horri aitorpena automatikoki aurkeztu duten 105.924 zergadunei ostiral honetan Ogasunak itzuliko dizkien 60 milioi euroak gehitu behar zaizkio.

Beste alde batetik, emaitza itzultzea izan den aitorpenei dagokien kobrantza uztailaren 6an egingo da. Ordainketa zatika egitea aukeratuz gero, bigarrena azaroaren 10ean egingo da.

479.701 ARRETA ZERGADUNEI

Joan den apirilaren 6tik, kanpainaren lehen egunetik, telefono bidezko arreta-zerbitzuak 475.124 dei artatu ditu. 414.485 dei zergadunek egin dituztenak izan dira, eta beste 60.279 dei Ogasunak egin ditu zerbitzua gehien erabiltzen zenean harremanetan jarri ezin izan ziren telefono-zenbakietara.

Errenta-kanpaina honetan Foru Ogasunak telefono bidezko laguntza indartu du. Zerbitzuak 302 pertsona ditu eta errenta-aitorpenarekin lotutako izapide guztiak egitea errazten dute. Hala eta guztiz ere, aurrez aurreko arreta behar duten pertsonak etxetik hurbilen duten Foru Ogasunaren bulegora edo Gertura bideratzen dira. Orain arte 4.577 pertsonari eman zaie aurrez aurreko arreta.