BILBO. Joan den asteburuan, Bidaideak Bilbao BSR taldeak liga irabazi zuen. Hori dela eta, gaur goizean, maiatzak 25, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbaok taldea hartu dute Foru Jauregian.

Unai Rementeriak Bidaideak Bilbao BSR taldearen handitasuna azpimarratu du "ekipo handia zarete, liga irabazi duzue, beharrezkoa zen aitorpen hori egitea. Eskerrik asko liga Bizkaira ekartzeagatik. Talde handi dugu gure lurraldean".

Garaipenaren Kopa eskuetan, taldea pozik agertu da euren historiako lehen Ligako titulua eskuratzeagatik. Presidenteak José María Alonsok harro dagoela azaldu du `Bizkaiko kirolaren ordezkari garela eta arrakasta lortzeko ahaleginean ari garela jakiteaz harro nago. Baina harrotasun-sentimendu handia badugu, taldea Bizkaiko dibertsitate funtzionaleko ordezkari izatea alegia. Harro gaude jendeari pentsamoldea aldatzen laguntzeaz kirol-arrakastatik abiatuta; guretzat garrantzitsua da aniztasun funtzionala duten neska-mutilentzako arrakasta-erreferente bat izatea, bazterturik sentitu ez daitezen. Hori da, halaber, gure lanaren zentzua, gizarte-normalizazioko prozesuari laguntzea. Hau da Bidaideak Bilbao BSR.´

Bidaideak BSR taldeak gurpil aulkiko saskibaloi liga irabazi zuen duela aste bat Illunion taldearen aurka Madrilen jokatu zuen partidan, txapelketa amaitzeko jardunaldi bat falta zela. Horrela, Bidaideak Bilbao BSR taldeak lehen aldiz lortu du liga irabaztea.

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, taldea hartu nahi izan du kirol-lorpena aitortzeko eta Bidaideak Bilbao BSR taldearen ibilbidea nabarmentzeko. Foru erakundeak taldea zoriontzeko antolatu duen ekitaldian taldeko kideak izan dira: Presidentea, Jose Maria Alonso, eta Xabier Iragorri, David Mouriz, Jannik Blair, Luis Jasso, Manuel Lorenzo, Jordi Ruiz, Asier García, José Centeno, Alex Mendiluce, José María Avendaño eta Jhon Hernandez jokalariak egon dira. Bertan egon dira, halaber, zuzendaritzako-kideak diren Álvaro Uriarte, Marcelo Toral eta Humberto Núñez del Prado.