SESTAO. Ekintzailetza sustatzeko programa berri bat jarriko dute martxan Sestaoko Behargintzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Horren bitartez, enpresa bat martxan jartzea pentsatzen ari diren pertsonek laguntza ekonomikoak jaso ahal izango dituzte.

Programak 1.000 euro emango dizkie enpresa-ideia bat dutenei, bideragarritasun-planaren bidez garatu nahi badute, gerora, Behargintzan aurkezteko.

Dagoeneko negozio-ideia eta bideragarritasun-plana dutenentzat laguntza ekonomikoa 1.500 eurora iritsiko da, enpresa- edo negozio-proiektua abian jartzeko jarduketak egiten badituzte.

Zenbatekoak % 15 gehituko dira, ekintzailea emakumea bada, eta beste % 15, partaidea 18 eta 30 urte bitarteko gaztea izanez gero.

Programa hurrengo maiatzaren 24an hasiko da eta bi hilabete iraungo ditu enpresa-ideia garatzeko; hiru hilabete, berriz, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko.

Programa guztira Sestaoko udalerrian erroldatutako 16 ekintzailerentzat da, langabeziaren egoeran badaude. Enpresa-ideia berrien blokerako 10 plaza eta jarduera berriak sortzeko 6 gorde dira.

Izena emateko epea astelehenean, maiatzaren 10ean, hasi eta asteazkenean, maiatzaren 19an, amaituko da.

Hasieran, osasun egoera dela eta, ekintzaile berriei laguntzeko ekintzak online egingo dira. Dena den, aurrez aurreko ekintzak egin daitezke Behargintzaren instalazioetan, egoerak ahalbidetzen badu. Halakoetan, ekintzaileentzako ikasgela eta informatikako ikasgela erabiliko dira, ekintzaileek euren proiektuak garatu ahal izate aldera.

Eskabideak eta dokumentazio guztia fisikoki entregatuko dira Udal Erregistroan edo Udaleko erregistro elektronikoa erabiliz.

Edozein informazio-mota nahi izanez gero, Behargintzara bertara daiteke edo Behargintzaren webgunea ala Udaleko webgunea erabili ere bai. Horietan deskargatu ahal izango dira eskabidea, entregatu behar den dokumentazioarekin, laburpenarekin eta araudiarekin batera.

ENPRESAK SRTZEKO IKASTAROA, MARTXAN

Behargintza zentroko Enpresa Ekimenen Arloak gauzatzen duen ekintzailetza-ibilbidearen barruan, atzo (maiatzaren 6an) enpresak sortzeko ikastaroari ekin zaio, eta 30 ordukoa izango da.

Guztira 12 pertsonak (7 emakumek eta 5 gizonek) eman dute izena. Guztiei oinarrizko ezagutzak eskuratuko zaizkie negozio-plana egin eta bideragarritasun ekonomikoaren plana aztertzeko.

Ikastaroa maiatzaren 13an amaituko da, eta ordutegia eskola-adinean dituzten seme-alaben zaintzarekin kontziliatzeko egokitu da. Hala, 9:30etik 14:30era egiten da.

Ikastaroak, bideokonferentziaren bitartez, online modalitatea hautatu du. Jarraitzeko bitarteko egokirik ez duten pertsonentzat, ordea, Behargintza zentroak areto bat gaitu du, online jarraitu ahal izateko. Hori guztia, Udalak zehaztutako covid-19 protokoloari eutsiz, segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatuta egiten da.

Udalerriko ekintzaileen eskearen arabera, Behargintza zentroak aurrez ikusten du halako ikastaro gehiago egitea.

Ikastaro hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari dagokion Autoenplegua Sustatu eta Enpresak Sortzeko programaren barruan dago.

Udalak gonbita luzatzen dizue maiz bisitatzeko Behargintza Sestaoren webgunea eta sare sozialak, sail guztiek garatzen dituzten jardueren berri izate aldera.