Zaborren kudeaketan eta batez ere organikoan aitzindari den Lea-Artibaiko eskualdeak beste urrats bat emango du bosgarren edukiontziaren erabileraren alde. Eskualdeko udalerri batzuetako sortzaile handien artean (taberna, jatetxe, ostatu, janari denda eta elkarte gastronomikoetan), "hiri hondakinetan agertzen den gai organikoa modu egokian banatzeko, komunikazio eta kaptazio kanpaina berezia" egitea erabaki d Amankomunazgoak.

Horietako seitan, Berriatua, Etxebarria, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarren, gai organikoaren banaketa egiten da bosgarren edukiontzi marroiaren bidez. "Konkretuki, udalerri guzti hauetan landuko diren jarduera kopurua hau da: jarduera ekonomikoak sailean, 217 establezimendutara heltzea espero" dute; eta elkarteen artean, 46 txokotara. "Erabiltzaile horietarako komunikazio eta kaptazio kanpaina berezi bat egitea beharrezkoa da zeren eta sortzen duten gai organikoa kopurua handia da. Beraz, praktika honek inplikatzen duen beharrizanen inguruko edozein zalantza argitu ahal izateko, pertsona bat bisitatzera joango da eta beharrezkoak diren tresna guztiak eman", azaldu dutenez.

Organikoari dagokionez, Amankomunazgoaren 2020ko txostenaren arabera, mila tonatik gora batu ziren iazkoan eskualdean. Zehazki, 1.0o5 izan ziren. Hala ere, zifra hori hobetzea ezinbesteko-tzat jo dute. Izan ere, oraindik ba-tzen ditugun hondakinen zatikirik ugariena errefusa da, hau da, 2020urtean hondakin poltsa osoaren %55,21a da.

"Konkretuki, burutu nahi diren ekintzak bi arlotan bereiz daitezke: bisitak egitea sortzaile handiei proiektua azaltzeko eta biztanlegoari kanpainaren berri emateko komunikazio kanpaina", adierzi dutenez. Jomuga, nola ez, bosgarren edukiontziaren erabilera sustatzea da, zabor mota hori gehien sortzen dutene artean. Besteak beste, hainbta jarduera egingo dituzte: teknikari bat joango da bisita egitera, eta ostean sortzaile handien artean kiteen banaketa egiteko (eskuorria, pegatina, txartela, potoa eta poltsak) atez ateko bisitak egingo dira. Finantziazioari dagokinez, Amankomuazgoak 15.000 euro inbertituko ditu, atzokoan hasiera eman zitzaion kanpainak arrakasta izan dezan.

Diotenez, maiatzetik aurrera ekingo diote bisitak egiteari. Ostean, "apirilaren 21tik ekainaren 11ra arte astero, "udal sare sozialetatik edukien jarioa izango da, bideo motzak grabatuz. Eta ekainaren 18an "esker onak emango dizkiegu parte hartu duten sor-tzaile handiei eta sare sozialetan jarraitu gaituztenei, kanpainari amaiera emanez".