Barakaldok 122.500 euro banatuko ditu kultur dirulaguntzetan
BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 122.500 euroko aurrekontua bideratuko du aurten kulturaren sektoreari laguntzeko deialdia, hau da, iaz baino 11.250 euro gehiago. Dagoeneko zabalik dago dirulaguntzak eskatzeko epea.
Urteko kultur egitasmo edo jarduerak burutu dituzten toki-erakunde guztiek eskura ditzakete laguntzak, bai eta noizbehinkako edo aparteko ekimenak egin dituztenek ere. Lehenengo kategoria horretakoen artean 91.000 euro banatuko dira, eta, bigarrenekoen artean, berriz, 31.500. Honela banatuko dira kopuruak: 22.000 euro, 5.000 eurotik beherako aurrekontuak dituzten egitasmoen artean; 29.000 euro, 5.000 eta 10.000 euroko aurrekontuak dituztenen artean, eta 40.000 euro, 10.000 eurotik gorako aurrekontuak dituztenen artean. Noizbehinkako nahiz aparteko jarduerak egiteko eskariei dagokienez, 31.500 eurokoa da zenbateko globala, eta kategoria bakoitzerako kopuruak, hurrenez hurren, 15.000, 11.500 eta 5.000 eurokoak.
Jende orori zuzendutako egitarau, egitasmo eta jardueretarako dira dirulaguntzak, beti ere, literatura, arte plastikoak, musika-ikuskizunak eta euskara sustatzeko ekimenak hedatzeko egokiak direnak.
TRAMITAZIO TELEMATIKOA EDO AURREZ AURREKOA
Bi modutara izapidetu daitezke laguntzak: aurrez aurre eta telematikoki. Aurrez aurre eskatu nahi izatera laguntza, telefonoz hots egin behar da HAZ-Herritarren Arreta Zerbitzuko 010 telefono zenbakira, eta Herriko Plazako eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroetako aurrez aurreko bulegoetarako hitzordua eskatu. Telematikoki egin nahi izanez gero, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoko estekan eta mugikorreko doako Barakaldo APP aplikazioan dago izapidea eskura.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un vídeo viral logra cambiar la señal de tráfico donde todos los aspirantes suspendían el examen de conducir en Bizkaia
-
Leioa coloca puntos de luz en pasos de cebra y un radar en Aldapabarrena
-
Gorka Álvarez reestructura el equipo de gobierno de Sestao
-
La pista de arena de Galindo en Sestao estará lista en el plazo de un mes