BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, azken orduetan lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitzetako beste bi egoiliar hil dira koronabirusak jota.

Otsailaren 7aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 51
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 27
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 3.106
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 110
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 63

Gaur egun, 13 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Santamariñe-Urduliz (16), Calzada-Gernika (9), Caser Artxanda-Bilbao (5), Marcelo Gangoiti-Muskiz (5), San Roke-Markina (3), Truiuondo-Zamudio (3), San Miguel-Basauri (2), Leon Trucios-Balmaseda (2), Caser Txurdinaga-Bilbao (2), Beato Domingo Iturrate-Getxo (1), Indautxu Gurena-Bilbao (1), Fundación Miranda-Barakaldo (1) eta Misericordia-Bilbao (1),

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 43 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 25 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 18 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 21 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 10 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 20 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

PREBENTZIO DISPOSITIBO BEREZIA ZALLAN

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezi berri bat jarriko du asteazken honetan Zallan, Enkarterriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 19 zentro soziosanitarioetako (16 egoitza eta 3 eguneko arreta) profesionalei prebentziozko behaketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Zallako frontoian egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan. Bertan deituak izan diran 681 profesionalei PCR frogak egin ahal izateko.