Aratusteei begira ekimen berezia izango da Bermeon
Herritarren argazkiak jaso nahi dituzte, inauteri asteartean emitituko den bideoa osatzeko
Jakin badakite koronabirusaren sortutako osasun egoeraren eraginez, aratusteak ez direla ohiko moduz ospatuko, Baina Bermeoko Udalak 2021eko inauteriei begira ekimen berezia prestatu du. Izan ere, bermeotarrei eskatu die, otsailaren 12ra arte (14:00ak baino lehen) etxean dituzten aurreko urteetako argazkiak “jaibatzordea@bermeo.eus helbide elektronikora bidaltzeko”, ostean batutako materialarekin bideo bat osatzeko.
Mezu bakoitzean argazki bakarra bidali behar da, eta pertsonako gehienez lau argazki. Helburua da jasotzen den materialarekin bideo bat egitea eta aratuste martitzenean (otsailak 16) kanal ezberdinetatik zabaltzea. “Bermeok bizi duen egungo egoera dela eta aurten ezinezkoa izango da aratusteak ospatzea. Hala ere, egun honek herrian duen garrantzia kontutan hartuta, ekimen berezi hau egitea erabaki da”, azaldu du Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.
“Bideoa Udalaren sare sozialetan eta Oizmendi Telebistan emitituko da aratuste astearte arratsaldean. Seguru gaude bermeotarrek argazki bikainak dituztela etxean. Bada, animatu bidaltzera!”, bukatu du Zumetak zinegotziak.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: gala inaugural de la esperada retrospectiva de Ruth Asawa en el Guggenheim de Bilbao
-
Euskara erabilera bultzatzeko Eskueran egitasmoak aintzatespenak banatu ditu
-
El PNV busca el relevo de Marta Ajuria en el Ayuntamiento de Bilbao
-
Arranca un puente con más de 600 operaciones aéreas en Bilbao