BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako beste sei egoiliar hil dira azken orduetan koronabirusak jota.

Urtarrilaren 28aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 147
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 40
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.945
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 214
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 73

Gaur egun, 16 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Misericordia-Bilbao (35), Caser Artxanda-Bilbao (22), Calzada-Gernika (17), Santamariñe-Urduliz (14), Truiuondo-Zamudio (13), Indautxu Gurena-Bilbao (8), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (6), San Roke-Markina (6), León-Turtzioz (5), Marcelo Gangoiti-Muskiz (5), Arratiako Egoitza-Dima (4), Ercilla-Bilbao (4), Beato Domingo Iturrate-Getxo (3), Caser Txurdinaga-Bilbao (2), Tabira Berri-Durango (1) y Bilbozar-Bilbao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 81 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 65 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 16 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 25 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 12 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 13 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 47 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).