Getxo, elebitasuna bermatzen duten aldeko irakaskuntza-ereduen alde
GETXO. Astelehen honetatik bertatik aurrera, urtarrilak 18, euskarazko irakaskuntza sustatuko duen kanpaina berri bat kaleratuko du Getxoko Udalak. Hala, urtarrilaren 29ra arte, ostirala, 2 eta 3 urteko umeentzako aurre-matrikulazio kanpaina egongo da zabalik, datorren ikasturteari begira. Kanpaina horren helburua elebitasuna bermatzen duten irakaskuntza-ereduak sustatzea da.
Euskara gure etorkizuna lelopean, Udalak, bat, bi eta hiru urteko haurren familiei 1.440 eskutitz bidali die, gogoratzeko B eta, batez ere, D ereduek elebitasuna bermatzen dutela eta horiei esker ikasleek gure bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz zein gaztelaniaz, hitz egiteko aukera izaten dutela eta, aldi berean, hirugarren edo laugarren hizkuntza errazago ikasteko bidea irekitzen dutela.
Baliabideen artean, Udalak eskolaratzeari buruzko zalantzak argitzen dituzten zazpi bideo labur eskaintzen ditu udal webgunean, Iñaki Eizmendi pedagogo eta soziolinguistika adituak Getxon emandako hitzaldiaren zatirekin, gurasoei egindako hurrengo galderei erantzute aldera:
- Dakigun euskara erabili behar dugu?
- Bikotekideak ez daki euskaraz. Zein hizkuntzatan hitz egin behar diegu seme-alabei?
- Etxeko lanekin zelan lagundu?
- Hizkuntza asko ikastea ona da?
- Eskolaz kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira?
- Zein hizkuntza eredu aukeratu?
- Egokia da seme-alabei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea?
Bideoak Getxoko Udalaren webgune ofizialean daude ikusgai, baita udalerriko euskarazko irakaskuntzari buruzko datuak eta Getxon eskola orduz kanpo dauden baliabideak ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
Parkour, breakdance, beatbox y mucho más convertirán a Leioa en el epicentro de la cultura urbana
-
El gordo de la lotería del 'Día de la Madre' deja 1.300.000 euros en Getxo
-
El veto a los coches más contaminantes en el centro de Bilbao comienza el 15 de junio
-
La banda Unión Musical Vizcaína, 75 años llenando Santurtzi de música y cultura