Familia Eskolaren ikastaro berriak abiaraziko ditu Getxok
GETXO. Urtero bezala, Getxoko Udalak martxan jarriko ditu aurten ere bai Familia Eskola ekimenaren barruan antolatutako ikastaro berriak. Ekintza hauen helburu nagusiak adikzio-jarreren arriskuak eta heziketa emozionala kudeatzen laguntzea dira. Oraingo honetan jorratuko diren gaiak bullyinga, adikzioak, dolua eta emozioen eta gizarte sareen erabilpenak dira. Ikastaroak urtarrilaren 27an, asteazkena, hasiko dira. Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko segurtasun neurri guztiak betetzen ditu, eta Udalak espero du aurreko urteetan bezain arrakastatsuak izan daitezen.
Ikastaroak udalerriko heziketako zentroetako ikasleen familiei zuzenduta daude, eta Romo Kultur Etxean eta Algortako Urgull kaleko Gizarte Zerbitzuetako egoitzan eskainiko dira.
Doako ikastaroen iraupena bi saiokoa izango da eta parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman beharko da Gurasoen Eskolen elkarteek edo eskolek bidaliko duten online inprimaki baten bitartez, edo gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidean ere eskatu ahal izango da. Informazio gehiago Seme-alabak argitalpenean, Getxoko Udalaren udal webgune ofizialean eta 94 466 01 51 telefono zenbakian dago.
Aipatutako ikastaroek osatuko dute ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan burututakoa. Horretan bost tailer egin ziren, 41 lagunen partaidetzarekin (40 emakumek eta gizon batek). Horietatik, bederatzi amek lehenengo aldiz hartu zuten parte, eta gainontzeko 32k errepikatu dute. Horrek ama eta aita batzuen fidelizazioa uzten du agerian, baita aurrez aurreko metodologiari buruzko balorazio positiboa eta asebetetze maila altua ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
Jesús María, frutero: “Las uvas se siguen usando, pero los jóvenes se han pasado a las chuches”
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población